Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Arazoa zehaztu behar da
Ez-integratua
Larrialdi klimatikoaz hitz egiten dugunean, zein da benetako arazoa?
(Arazoari eta ondorioei buruzko adostasuna behar dugu.)
Hitz gakoak: klima, aktibazioa, jabetzea
Galdera hori ez da integratu arrazoi hauengatik:
Galdera adituen taldeak garatutako irizpideetatik kanpo dago.
Proposamenarekin lotutako tailerrak:
Klima: krisi ekologikoa eta lurraldea | Bigarren saioa
22 Martxoa 2023
12:30 - 14:30
Parte hartu Klima: krisi ekologikoa eta lurraldeari buruzko bigarren saioanTailer honetan, 2030. urteari begira, herritarren, erakundeen eta tokiko eragileen artean partekatutako ikuspegi bat aztertuko dugu. Ikertzaileek aurrez landutako agertokietatik abiatzen gara, baina herritarrei eta gizarte artikulatuari (erakundeak, gizarte-mugimenduak, unibertsitateak, etab.) buruzko irudimen-prozesua tailerretako parte-hartzaileek sortzen dute. Galderetan zentratzeak aukera ematen du irudimena esparru ireki batetik sustatzeko eta norbanakoen ikuspegiak testatzeko agertoki kolektibo batean, bakoitzaren interes eta burutazioetatik haratago. Gainera, modu (auto-) kritikoan pentsatzeko aukera ematen du, bai maila pertsonalean, bai politiko-instituzionalean, lankidetza publiko-komunitarioko dinamikak sustatuz.
Bigarren saioaren aurretik, talde eragileak talde ezberdinetan atera diren gaiak prozesatu ditu, eta, parte-hartzaileek gaiak lehenesten dituzten informazioarekin, sei gai aukeratzen dituzte lantzeko, mahai edo eztabaida-talde bakoitzeko bat.
Talde teknikoak laguntza emango du parte-hartzaileren batek zailtasunak baditu. Zalantzarik edo zailtasunik baduzu, info@gi2030.eus helbidean aurkituko gaituzu.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
6 iruzkin
Solasaldia honekin: mai
Oso baliagarria iruditu zait proiektu honetan parte hartzea. Gure iritzi ezberdinak partekatu ez ezik, Gipuzkoa mailan partekatuko diren hainbat proposamen ere sortzeko aukera izan dugu.
Eskerrik asko! Atsegina izan da zuek ezagutzea, iritziak eta bizipenak partekatzea, eta denon artean Gipuzkoako etorkizuna irudikatzea. Jarraituko dugu harremanetan!! 😊
Solasaldia honekin: Paula
Proiektu honetan parte hartzea oso atsegina izan da. Gainera, kideekin iritziak partekatzea oso baliagarria izan da egoera desberdinez jabetzeko.
Baita guretzat ere, oso atsegina! Gai konplexuak dira baina elkarren artean osatzen dugu ikuspegi partekatua. Eta World Café bat zer den ikasi dugu!! Datorren astean gehiago. ☺️
Bigarren saio hau egindako galderei erantzunak bilatzen (edo behintzat haustartzen) laguntzen du. Gainera, ikusi daiteke hainbat faktore daudela krisi klimatikoari buruz hitz egiteko.
Nire ustez klima aldaketaren arazoa politikari eta gobernariek garrantzia gutxi ematen die. Aldaketak aldarrikatzen dituzte, eta neurriak hartuko dituztela esaten dute, baina gero ez dira benetako emaitzak eta ekintzak hartzen.
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...