Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Klima: krisi ekologikoa eta lurraldeari buruzko tailerraren lehen saioa. Galderak egiteko, gaiak identifikatzen
Tailer honetan bildu gaituen gaia zabala eta konplexua da, eta horrek analisi eta esku-hartzerako ardatz argiak identifikatzea eskatzen du. Horregatik, Klima: krisi ekologikoa eta lurraldeari dedikatutako lehen saioan, krisi klimatikoan esku hartzeko ardatz tematiko garrantzitsuenak identifikatzeko lehenengo pausoak eman ditugu.
María Victoria Román Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko ikertzaileak gaiari emandako kokapenarekin eman diegu abiapuntua tailerra elikatu duten gogoetei. 15 minutuko hitzaldi batetan, klima-aldaketari aurre egiteko eta isurpenak murrizteko proposamen zehatzez aritu da Román, 2030erako ikuspegi oso argia plazaratuz: 1,5 graduko berotze-maila ez gainditzea. Komunitate zientifikoak argi uzten digu: oztopo hori gainditzeak klima-ikuspegitik itzulezina den egoera batera eramango gaitu.
Adituaren ekarpenaren ondoren, partaideen txanda heldu da. Taldeka, Romanek proposatutako ikuspegia zein faktorek bultzatzen duten eta zeintzuk zailtzen duten eztabaidatu dute, eta gaiari kritikoki heldu, proposatutako ikuspegiaren nahi gabeko ondorioei buruz ere hausnartuz.
Ariketa honek ekarritako ideia-jasa honako 8 ardatz tematikotan bildu da. Hauek dira proposatutako ardatzak, eta horietako bakoitzean parte hartzaileek identifikatutako ideiak:
- Garapen ekonomikoari loturiko desberdintasunak
- Politikarien pentsatzeko modua (arazo bezala)
- Gerrak (nahigabeko ondorio bezala)
- Ez da bideragarria potentzia handien anbizio ekonomikoa ekiditea
- Bizimodu aniztasunak ulertu: baliabide ekonomikoak, non bizi zaren, behar pertsonalak
- Errentagarria ez bada botere ekonomikoek aurre egingo diote (krisi klimatikoaren aurkako borrokari). Batzuetan botere ekonomikoak administrazioaren boteren gainetik daude
- Isurpenak murriztearekin loturiko aldaketak
- Garraioarekin lotutako neurri murriztatzaileak aurrera eraman beharra (batez ere hirietan)
- Alde positiboa: kontzientzia gero eta handiagoa dago
- Administrazio publikoaren lidergoa (irtenbide bezala)
- Erdia kontsumitu ordez kalitatean jarri arreta (zer eta nola kontsumitzen dugu, eta ez bakarrik zenbat), eta honek sortzen dituen arazoetan pentsatzea
- Bizitzaren iraupenerako arriskuak
- Arrisku existentziala
- Etorkizuneko imajinazioaren krisia: aldaketak oso azkar ari dira gertatzen baina kontzientzia/ administrazioa/ hezkuntza oso motel dabiltza aurrerapausoen erritmoarekin alderatuta
- Energia eta teknologia
- Dena elektrifikatu daiteke? Nuklearren hedapenaren arriskua
- Enpresa handien rola
- Zaharkitze programatua (arazo bezala)
- Enpresen erantzukizuna
- Negozio berriak egiteko aukerak
- Hezkuntza
- Indibidualismoa arazo bezala
- Mobilizazio antolatuaren beharra
- Kontzientzia eta ardura hartzen ari da jendea
- Ongizatearen esanahia zabaldu beharra dago
- Kultura
- Inertziak jarraitzen ditugu
- Teknologiaren gehiegizko erabilera
- Erosotasuna bilatzen dugu
- Erantzukizuna
- Erantzukizuna identifikatu: ¿indibiduoa besterik ez da erantzule? Adib. Bizitza estiloa. Edo administrazioak ere badu erantzukizuna? Adibidez, efektiboak eta beharrezkoak diren neurriak
- Arazoa globala da, eta, beraz, soluzio globala eskatzen du
Lehen hiru ardatzak ikerketa-taldeak proposatu ditu, eta parte-hartzaileek gainerako lau ardatzak gehitu dituzte. Hurrengo tailerrari begira, partaideek beraien iritziak elkarbanatu ahal izango dituzte atxikimendu, iruzkin eta bozen bidez. Modu honetara, prest izango ditugu hurrengo saioko gaderak sukaldatzeko osagaiak. Izena emateko, sakatu hemen!
Onarpenen zerrenda
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...