Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Galderak sortzeko gai bila jarraitzen dugu! Ekonomia: energia eta enpresa
Etorkizuna irudikatzeko garrantzitsuak diren galderak egiteko tailerrak aurrera doaz. Oraingoan, Ekonomia: energia eta enpresarekin lotutako gaiei egokitu zaie txanda. Tailer honetako lehen saioan, parte-hartzaileek hausnarketak eta kezkak partekatu dituzte, horietatik abiatuta galderak proposatzeko hurrengo topaketari begira. Bide batez, eman izena hemen!
Tailerra Zaragozako Unibertsitateko Alfonso Arandareren aurkezpenarekin hasi da. 20 minutu baino gutxiagoan, trantsizio energetikoan aditu honek mahai gainean jarri ditu 2030ean hurrengo helbururantz aurrera egiteko: energia berriztagarrien bidezko deskarbonizazioa.
Begirada aditu honek hausnarketa bateraturako lehen piezak eman dizkie parte-hartzaileei, Arandak proposatutako ideia sorta beraien testuinguru eta kezketara lurreratzeko. Horretarako, bi taldetan banatu gara eta hurrengoen inguruan eztabaidatu: deskarbonizazio berdea errazten duten faktoreak zeintzuk diren, zeintzuk zailtzen dituzten, eta, azkenik, zeintzuk diren helburu honen nahi gabeko ondorioak.
Eztabaidak utzitako ideiak honako ardatz tematiko hauetan bildu ditugu.
- Deskarbonizazioaren erronkak eta aukerak
- Zein neurpen sistema eta zein irizpideren arabera jarriko dugu martxan alternatiba efizienteagoak baloratzeko
- Produkzioa handitu eta kontsumoa murriztu
- Enpresen transformazioa
- Komunitate energetikoak
- Komeni da energia iturriak banatuta izatea, gertukotasuna izateko produkzio eremuaren eta kontsumo ereduaren artean
- Energiaren kontsumoa eta kudeaketa
- Kontsumo orokorra murriztu
- Energetikoki defizitarioa den herrialdea gara
- Trantsizio bidezkoa
- Askatasun indibiduala zalantzan jarri (adibidez, garraio bidezko mugikortasuna murrizten duten neurriekin)
- Neurri murriztatzaileek (adibidez, garraio bidezko mugikortasunaren arloan) desberdintasun sozialak sakontzen dituzte
- Gizarte eta kultura berrikuntza
- Berrikuntza teknologikoak berrikuntza soziala eskatzen du
- Kontzientzia handiagoa dago jadanik aplikatu diren neurriei esker
- Erresistentziak ere badaude, trantsizio energetikoaren aldeko neurriek ukapenak exijitzen dituztelako (adb. Bizitza estiloa)
- Fiskalitatea tresna gisa
- Estimulu fiskalak sortu aldaketak bultzatzeko. Euskadik fiskalitatean duen eskumena erabili neurriak bultzatu edo zigortzeko
- Energiaren jabetza
- Boterea zalantzan jarri. Nork izango du energia hori kudeatzeko boterea/ eskumena? Monopolio bat dago
- Alternatibetan/ aurreikusten ez diren kudeaketa gestioetan pentsatu, enpresa pribatuarekin, herritar eta komunitatearekin, eta administrazio publikoarekin lotuta
- Politika publikoak
- 2030 helburuetara heltzeko politikak, arau eta erregulazioa. Erakunde publikoak enpresak derrigortu. Betebehar horiek aurrera eramateko diru-laguntzak edo bestelako laguntzak martxan jarri (adib. Garraio publikoaren adibidea)
- Tradizioak, kultura, kontzientziazioa, gizarte erantzukizuna
- Garrantzi handiagoa ematen diogu tradizioari edo kulturari, kontsumo arduratsuarekin lotutako konponbideak pentsatzeko orduan (Adb. Parke eolikoak jarri). Estetika kontu bat da? (Green-green dilema: zein puntura arte gaude prest sakrifizioak egiteko, biodibertsitatearen ikuspuntutik?)
Partaideen iritziz, ardatz hauetan esku hartu behar dugu energia garbietara igarotzeko. Badago zuri garrantzitsuago iruditzen zaizun ardatzik? Bozkatu hemen!
Hurrengo saioan, prozesua gidatuko duten galderak elkarrekin sortzeko egingo dugu lan. Zure zain gaude!
Onarpenen zerrenda
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
2 iruzkin
Solasaldia honekin: Paula
Kaixo, hau lehen saioa izan zen. Ni kurso honetako parte izan nintzen, eta zorionez jarraipenera joateko aukera ere izan nuen. Hona joaten ez banintz, inoiz pentsatuko edota hausnartuko ez nituen gaiei buruz hitz egin genuen, eta informazio asko jaso genuen, oso baliagarria izango zaiguna egoera hau hobeto ulertzen laguntzeko eta gure postura eta iritzi landu bat egiteko. Beraz, oso gomendagarria!
Horrez gain, eta eskertzeko aprobetxatuz... Tratu bikaina jaso genuen eta oso eroso sentitu nintzen, bertako harrera beroa arrazoi izanda. Dinamika bikaina dute kurso hauek aurrera eramateko, edaria eta janaria eskeintzen dizute eta bero hartzen zaituzte, detalle txiki horiek asko kontatzen dute niretzat. ESKERRIK ASKO!
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...