Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Klima: krisi ekologikoa eta lurraldeari buruzko galderak eraikitzen
Klima: krisi ekologikoa eta lurraldea tailerraren bigarren bueltan aurreko saioan hasitako lanari jarraipena eman diogu. Azken topaketa larrialdi klimatikoan esku hartzeko zortzi ardatz tematiko garrantzitsu identifikatuz bukatu genuen. Horietatik abiatuta, saio honetan klimaren krisiaren aurkako borrokan egin behar ditugun galderak pentsatu eta eraikitzea egokitu zaigu.
Saioari hasiera emateko, parte-hartzaileek eta antolatzaile-taldeak klima-aldaketaren arazoarekin ditugun lotura pertsonalak, bitalak eta emozionalak jarri dira amankomunean. Larrialdi klimatikoa ez da norberarengandik at dagoen arazoa, gure emozioak, kezkak eta bizi-proiektuak zeharkatzen dituen problematika baizik.
Beroketa ariketa hau tailerraren dinamika zentralaren ataria izan da: alegia, world cafe dinamikarena. Ariketa honetan partaideak mahai batetik bestera mugitzen dira arazo baten ertz desberdinak lantzeko. Gure kasuan, larrialdi klimatikoaren inguruan galdera garrantzitsuak eta adostuak eraikitzea izan da helburua. Horretarako, mahai bakoitza hurrengo ardatz tematikoetan oinarritu da.
- Enpresa handien rola
- Zaharkitze programatua (arazo bezala)
- Enpresen erantzukizuna
- Negozio berriak egiteko aukerak
- Erantzukizuna
- Erantzukizuna identifikatu: ¿indibiduoa besterik ez da erantzule? Adib. Bizitza estiloa. Edo administrazioak ere badu erantzukizuna? Adibidez, efektiboak eta beharrezkoak diren neurriak
- Arazoa globala da, eta, beraz, soluzio globala eskatzen du
Ardatzak eta faktoreak aurreko saiotik aukeratu dira. Ardatz horietatik abiatuta, parte-hartzaileek klima-krisiarekin zerikusia duten eta hainbat eragileri (administrazio publikoa, enpresa pribatuak, herritarrak, etab.) zuzendutako galderak landu eta adostu dituzte.
Galderak hemen kontsultatu eta komentatu ditzakezu, baita atxikipena eman ere. Hurrengo faseetan, erantzunak eztabaidatzen lan egingo dugu. Bagoaz aurrera!
Onarpenen zerrenda
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
2 iruzkin
Solasaldia honekin: Paula
Egun on, ez da beste saiorik egongo honen inguruan, ezta? Ez nuen aukerarik izan saio hontara joateko, baino bereziki interesgarria iruditzen zait; Pairatzen ari garen eta oraindik urtetan pairatuko dugun arazo larri bat delako, eta informatua egotea beharrezkoa iruditzen zaidalako. Horrez gain, taller hauetan konstzientzia ere lantzen da, eta hori ere behar beharrezkoa da arazo hauei aurre egiteko. Beraz, penarekin gelditu nintzen, eta beste saiorik baldin balego, informatu plataforma bidez, mesedez!
Eskerrik asko, Paula! Poza ematen digute zure iruzkinek. Klima aldaketari buruzko tailerra bukatu den arren, #Gi2030 prozesuak jarraitu egingo du, eta 3. fasean tailerrean egindako galderak erantzuten saiatuko gara. Laster argitaratuko dugu 3. faseko egutegia, baina aurreratzen dizuegu FESTIBALA izango dela, eta uztailaren 8an, Itziarren, klima aldaketaz hitz egingo dugu, zientzialari eta artistekin. Gorde data! 😉 eta ezin bazara etorri, plataforma honetan esperientziak, emaitzak eta ikuspegiak partekatzen jarraituko dugu.
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...