Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Trantsizio teknologikoan aukeratutako galderak: emaitzen sintesia
Ekainean eta uztailean zehar, gure aditu-aritu taldeak lan asko egin du udaberriko tailerretan egindako galderak aztertzen eta entresaka egiten. Hauek dira 1. txandaren emaitzak, trantsizio teknologikoari dagozkionak. Emaitza galdera guztiak lehenetsi eta galdera batzuk birformulatu ditu taldeak.
Txosten osoa ikusteko, egin klik hemen.
Delphi prozesu osoa ikusteko, egin klik hemen.
1. Gaia. Teknologiaren kudeaketa publikoa.
1. Galdera. Nola egokitu daiteke legedia hain azkar berrikuntza teknologikoaren erritmora? ▶▶ Nola egokitu behar dute Gipuzkoako Foru Aldundiko botere legegileak eta administrazio publikoak teknologiak eragindako aldaketa bizkorretara.
2. Galdera. Zer egin dezakegu ikerketa esparruak eta gizarte politika esparrua elkarlana egin dezaten? ▶▶ Zer egin dezakegu Foru Aldundia mailan, ikerketa- eta berrikuntza-programak eta -ekimenak gizarte-premiekin lerrokatzeko?
8. Galdera. Nork kontrolatuko ditu teknologia berri horiek aplikatuko dituztenak? ▶▶ Zer administraziok eta zer tresnarekin kontrolatuko ditu teknologia berri horiek garatzen eta aplikatzen dituztenak?
Galderen lehenestea
1. Galdera
· Guztiz bideragarria da horri erantzutea, eta etorkizuneko erronka garrantzitsuenetako bat da".
· Garapen teknologikoa funtsean prozesu exogenoa dela ezin da alde batera utzi
· Arazo horri aurre egin ahal zaio/egin behar zaio
· proposamenen zerrenda on bat sortzeko ahalmena du
2. Galdera
· Kontua ez da soilik teknologia egitea, baita ere bermatzea teknologia behar bezala bideratzen dela helburu etikoekin
· Jendeari kosta egingo zaio proposamenak egitea, ezagutza tekniko jakin bat eskatzen duelako
8. Galdera
· Egokitasuna
· Foru-administrazioaren eskumenekin lotura du
· Gai honen inguruko gizarte-kontratu batekin lotura du
2. Gaia. Teknologiak desberdintasunetan duen eragina.
1. Galdera. Zer teknologia eta berrikuntza motak lagunduko luke berdintasunezko gizarte baterako? ▶▶ Zer teknologia motak lagunduko lioke berdintasunezko gizarte bati?
4. Galdera. Teknologia (puntakoa) guztion zerbitzura egongo al da? ▶▶ Nola susta daiteke teknologia guztion zerbitzura egotea?
3. Galdera. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak alde batera uzten ditu gizartearekin lotutako gaiak? ▶▶ Nola txertatzen dituzte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Planak eta plan honen esparruan garatutako proiektuek gizarte-erronkei erantzuteko gaiak?
Galderen lehenestea
1. Galdera
· Desberdintasunekiko lotura
· Izaera orokorra
· Demokraziaren hobekuntza
· Garapen teknologikoak agertoki anbibalenteetara eraman dezakeela, "inklusiorako funtsezko alderdia izan beharko luke, baina baztertzaile bihurtzeko arriskua du".
· Administrazioak arrisku horri aurre egiteko funtsezko eragile gisa duen zeregina
4. Galdera
· Izaera orokorra
· Landutako beste galdera batzuekin harremana du
· Teknologiak gizarte inklusibo batean duen zeregina
3. Galderak
· Plana funtsezkoa da ekintza politiko eta pribatuaren egituratzaile gisa
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...