Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Oporretan joan aurretik... Gi2030eko hurrengo urratsak zehazten Wikitokin
Oporren atarian eta proiektuaren erdialdea gaindituta, Gi2030 osatzen dugun taldea osorik bildu gara orain arte egindakoa komunean jartzeko eta prozesuaren hurrengo urratsak zehazteko.
Isaren laguntzaz, Wikitoki komunitatea izan da topagunearen anfitrioia, Bilbon duten espazioan. Biziz betetako tokia, zeinetan sormena, lankidetza, eta eraldaketarekin konprometitutako praktikak eta lan egiteko moduak arnasten diren nonahi. Luxu handia guretzat! Proiektu honetarako inspirazio-iturri izango diren Climathon bezalako ekimenak ezagutzeaz gain, laborategi honetan bi lan-egun trinko igaro ditugu, prozesuaren azken faseei heltzeko ideien eta zereginen zerrenda luzea utzi digutenak.
Geldialdi honek ibilbidearen zati on bat eginda daramagula gogorarazteko balio izan digu: UPV/EHUn egindako 13 topaketatik gatoz, 2030 Agendaren erronkei lotutako 116 galdera utzi dituztenak. Ia 30 adituk eta arituk balioetsi eta findu dituzte galdera horiek bi kontsulta-txandaren bidez, azkenik 10 hautatzeko. Gi2030 Jaialdia Gipuzkoako bi udalerritan ospatzetik ere bagatoz, kultura eta partaidetza uztartu dituena galderak hautatzeko dinamika baten bidez. Eta prozesuaren lehen faseen garapena kontatzen duen argitalpen bat amaitzear dugu.
Baina hau erdibidea besterik ez da. Jarraitzen dugu...
Zerumugan, udazkena. Orduan, proiektua udako eskolan aurkeztu, eta herritarrek proposamenak egingo dizkiete hautatuko galderei bai Gi2030 plataformaren bidez, baita lurraldeko hainbat udalerritan egingo ditugun aurrez aurreko saioen bidez.
Eskerrik asko Wikitokiri harreragatik eta Gi2030 taldeari orain arteko lanagatik! Oporren bueltan ikusiko dugu elkar!
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...