Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Oporretara abiatu aurretik, 2030ean Gipuzkoako lurraldearentzat ikuspegi partekatu bat lortzeko Gi2030 prozesuari buruzko hainbat berri zirraragarri partekatu nahi dugu zurekin.
Gi2020ko talde motorraren ahalegin bateratuari esker, Delphi metodoa erabiliz adituak diren pertsonek eta herritarrek aurrez aurreko tailerretan egindako ahaleginari esker, aurrerapen esanguratsuak lortu ditugu. Aurreko fasean bildutako 116 galderak Lehenetsi eta multzokatu egin ditugu 10 gako-galderatan. Galdera horiek izango dira 2030erako irudikatzen dugun Gipuzkoari buruzko elkarrizketen muina.
Irailaren 1etik aurrer...
Gehiago irakurri
Oporren atarian eta proiektuaren erdialdea gaindituta, Gi2030 osatzen dugun taldea osorik bildu gara orain arte egindakoa komunean jartzeko eta prozesuaren hurrengo urratsak zehazteko.
Isaren laguntzaz, Wikitoki komunitatea izan da topagunearen anfitrioia, Bilbon duten espazioan. Biziz betetako tokia, zeinetan sormena, lankidetza, eta eraldaketarekin konprometitutako praktikak eta lan egiteko moduak arnasten diren nonahi. Luxu handia guretzat! Proiektu honetarako inspirazio-iturri izango diren Climathon bezalako ekimenak ezagutzeaz gain, laborategi honetan bi lan-egun trinko igaro ditugu, proz...
Gehiago irakurri
Ekainean eta uztailean zehar, gure aditu-aritu taldeak lan asko egin du udaberriko tailerretan egindako galderak aztertzen eta entresaka egiten. Hauek dira 1. txandaren emaitzak, trantsizio teknologikoari dagozkionak. Emaitza galdera guztiak lehenetsi eta galdera batzuk birformulatu ditu taldeak.
Txosten osoa ikusteko, egin klik hemen.
Delphi prozesu osoa ikusteko, egin klik hemen.
1. Gaia. Teknologiaren kudeaketa publikoa.
1. Galdera. Nola egokitu daiteke legedia hain azkar berrikuntza teknologikoaren erritmora? ▶▶ Nola egokitu behar dute Gipuzkoako Foru Aldundiko botere legegileak eta administra...
Gehiago irakurri
Itziarko Ostatuan, auzo udalaren laguntzarekin, larunbatean, hilak 8, Itziarko bizilagunekin hiru ordu eman genituen gure jaialdiaren bigarren jardunaldian. Berriro esperimentatu genuen partaidetzazko kultura formatu batekin, ikerketara eta eraldaketara bideratua, kontsumora bideratu beharrean. Hausnarketaren analisia eta behaketa parte-hartzailearen emaitzak geroko sarrera baterako utzita, honetan eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin izan ziren pertsona guztiei.
Jardunaldia Gipuzkoa irudikatuz 2030 proiektuaren barruan aurkeztu ondoren, Verena Hammesek eraldaketa sozial eta pertsonalerako formu...
Gehiago irakurri