Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Etorkizuna irudikatzeko garrantzitsuak diren galderak egiteko tailerrak aurrera doaz. Oraingoan, Ekonomia: energia eta enpresarekin lotutako gaiei egokitu zaie txanda. Tailer honetako lehen saioan, parte-hartzaileek hausnarketak eta kezkak partekatu dituzte, horietatik abiatuta galderak proposatzeko hurrengo topaketari begira. Bide batez, eman izena hemen!
Tailerra Zaragozako Unibertsitateko Alfonso Arandareren aurkezpenarekin hasi da. 20 minutu baino gutxiagoan, trantsizio energetikoan aditu honek mahai gainean jarri ditu 2030ean hurrengo helbururantz aurrera egiteko: energia berriztagarrien ...
Gehiago irakurri
Joan den aste honetan #Gi2030 aurkeztu dugu bi ingurune desberdinetan. Oso harrera ona jaso dugu bietan, eta horrek motibazio berezia ematen digu urte bizi eta trinko honetan lanean jarraitzeko.
Asteazkenean, Impact Hub Donostiarekin lankidetzan, gizarte-berrikuntzako beste proiektu batzuekin partekatzen ditugun inspirazio-iturriak aurkeztu genituen Tabakaleran, hala nola Euskozenoaren ikuspegi futuristak, Landaolaren gobernantzaren eraldaketa prozesua, edo u.lab 2x-rekin egindako esperimentazioa, Fagor Automationen kultura kooperatiboa bultzatzeko.
Ostiralean, hilaren 17an, proiektuaren beste a...
Gehiago irakurri
Tailer honetan bildu gaituen gaia zabala eta konplexua da, eta horrek analisi eta esku-hartzerako ardatz argiak identifikatzea eskatzen du. Horregatik, Klima: krisi ekologikoa eta lurraldeari dedikatutako lehen saioan, krisi klimatikoan esku hartzeko ardatz tematiko garrantzitsuenak identifikatzeko lehenengo pausoak eman ditugu.
María Victoria Román Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko ikertzaileak gaiari emandako kokapenarekin eman diegu abiapuntua tailerra elikatu duten gogoetei. 15 minutuko hitzaldi batetan, klima-aldaketari aurre egiteko eta isurpenak murrizteko proposamen zehatz...
Gehiago irakurri
Proiektu honetan zehar Gipuzkoako etorkizuna irudikatzera gonbidatzen zaitugu, eta, aldi berean, badakigu zein zaila den horrelako ariketa eskatzea. Gauden egoeran, burua 2030era eraman eta ikuspegi elkarbanatuak sortzea ez da ariketa xumea, erronka handia baizik.
Erronka da, alor desberdinetan (soziala, teknologikoa, geopolitikoa), aldi berean eta modu azeleratuan eraldaketa sakonak ari direlako gertatzen. Nola pentsatu etorkizuna ziurtasunez eta modu argian hain konplexua den testuinguru batean?
Aldi berean, horrelako aldaketak etsipenera, ziurgabetasunera eta pesimismora garamatzan dimentsio ...
Gehiago irakurri