Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
"Galdetzen dugu" izeneko fasean, guztira 116 galdera bildu dira, 2030ean Gipuzkoarako ikuspegi partekatua lortzeko jorratzen ditugun ardatz tematikoekin lotutakoak.
Talde motorrak, adituen laguntzari esker eta Delphi izeneko teknikaren modldaketa bat aplikatuz, jasotako galderetan sakontzen du eta galdera horiek hautatu eta fintzeko prozesua burutzen du. Emaitza proiektuaren hurrengo faserako oinarria izango da, hau da, lortutako galderei erantzuteko.
Jarraian, Gi2030 prozesuaren puntu honetan garatutako teknika zehaztuko dugu.
1️⃣ Aldez aurretik...
Galderak sortu
Gure lehenengo fasean, Trantsizio Ekologiko eta Energetikoaren arloan, Trantsizio Digital-Teknologikoaren arloan, eta Trantsizio Demografiko-Sozialaren arloan 116 galdera inguru lortu ditugu. Herritarrek deliberazio prozesu baten bidez erantzungo dituzten galderak hautatu behar dira.
2️⃣ Gonbidapenak
30 pertsonaz osaturiko taldea sortu
Parte hartzea onartu ondoren, izena emateko esteka bat bidaltzen da. Bertan, parte-hartzailearen kode bat sortzen da eta, modu justifikatuan, landu beharreko gai interesgarriak hautatzen dira. Gainera, galderak hautatzeko esparru komun bat ezartzen laguntzen duten irizpide batzuk azaldu eta kontrastatu dira.
3️⃣ Galdetegian izen - ematea
Izen-ematea eta landuko diren gaien hautaketa
Parte hartzea onartu ondoren, izena emateko esteka bat bidaltzen da. Bertan, parte-hartzailearen kode bat sortzen da eta, modu justifikatuan, landu beharreko gai interesgarriak hautatzen dira. Gainera, parte hartzea onartu ondoren, izena emateko esteka bat bidaltzen da, eta bertan parte-hartzailearen kode bat sortzen da eta, modu justifikatuan, landu beharreko gai interesgarriak hautatzen dira. Gainera, galderak hautatzeko esparru komun bat ezartzen laguntzen duten irizpide batzuk azaldu eta kontrastatu dira. Irizpide horiek galderak hautatzeko esparru komun bat ezartzen laguntzen dute.
4️⃣ Emaitzak itzuli
Ikertaldeak emaitzak itzultzen ditu
Ikertaldeak aditu bakoitzak hautatu dituen gaiak jasotzen ditu, justifikazioa kontutan hartuz. Jarraian, informazio hau parte-hartzaile guztiei helarazten dizuegu, emaitzak komunean jarriz. Hurrengo galdetegian boza gehien jaso dituzten gaiak lantzen ditugu.
- 🏥 Trantsizio sozialari buruzko emaitzen itzulketa: Begira ezazu hemen gaien hautaketa eta irizpideen baieztapena
- 🖥️ Trantsizio teknologikoari buruzko emaitzen itzulketa: Begira ezazu hemen gaien hautaketa eta irizpideen baieztapena
- 🚊Trantsizio ekologikoari buruzko emaitzen itzulketa: Begira ezazu hemen gaien hautaketa eta irizpideen baieztapena
5️⃣ Lehenengo galdetegia
Galderak hautatu eta hobetu
Lantzen ditugun gaiak behin aukeratuta, lehen galdetegi honetan galderen irakurketa bat egiteko eskatzen da (12-15 galdera inguru). Adostutako irizpideetan oinarrituta galderak baloratu egiten dira, nahi izatekotan galderak hobetu eta, azkenik, duten garrantziaren arabera lehenesten dira.
6️⃣ Emaitzak itzuli II
Ikertaldeak emaitzak itzultzen ditu
Taldeak hautatuko galderak eta emandako justifikazioak biltzen ditu, eta gainerako inkestatuekin komunean jartzen ditu.
- 🏥 Trantsizio sozialari buruzko emaitzen itzulketa: Begira itzazu hemen irizpideen araberako balorazioa eta galderak lehenesteko emaitzak.
- 🖥️ Trantsizio teknologikoari buruzko emaitzen itzulketa: Begira itzazu hemen irizpideen araberako balorazioa eta galderak lehenesteko emaitzak.
-
🚊Trantsizio ekologikoari buruzko emaitzen itzulketa: Begira itzazu hemen irizpideen araberako balorazioa eta galderak lehenesteko emaitzak.
7️⃣ Bigarren galdetegia
Galderen hautaketa
Gainerako inkestatuek egindako hautaketa ezagututa, hurrengo fasera igarotzen diren galderak bozkatzen dira. Ondoren, informazio hori itzultzen da, parte-hartzaile guztien artean partekatzeko eta hurrengo txandan boto gehien jaso dituzten gaiekin lan egiteko.
8️⃣ Emaitzak itzuli III
Ikertaldeak ehin betiko galderak eta emandako justifikazioa helarazten dizkie inkestatuei.
- 🏥 Trantsizio sozialari buruzko emaitzen itzulketa: Begira ezazu hemen galdera finalisten lehenespena.
- 🖥️ Trantsizio teknologikoari buruzko emaitzen itzulketa: Begira ezazu hemen galdera finalisten lehenespena.
- 🚊Trantsizio ekologikoari buruzko emaitzen itzulketa: Begira ezazu hemen galdera finalisten lehenespena.