Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira Gi2030
Gi2030 aren logo ofiziala
  • Euskera Elegir el idioma Aukeratu hizkuntza
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Parte hartu komunitatean
  • Ezagutu
  • Gi2030-ri buruz

Etorkizuneko Gipuzkoaren ikuspegi partekatua eraikiz

#Gi2030 Gobernantzaren etorkizuna

08 Ira - 📍Palacio Miramar
Egitaraua
  • informazioa
  • Hizlariak
  • Egitaraua
  • Bazkideak
  • Egoitzak
  • Eman izena
  • Baliabideak
Gehiago
  • Baliabideak

Hizlariak

speaker-image
Agustin Erkizia Olaizola
Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
🏛 Euskal Herriko Unibertsitatea
 
informazio gehiago
speaker-image
Agustin Erkizia Olaizola
Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
🏛 Euskal Herriko Unibertsitatea
 
informazio gehiago

Agustin Erkizia Olaizola (Aizarnazabal, 1963) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (UPV/EHU, 1987) eta doktorea (UPV/EHU, 2012) da. Gaur egun, Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea arloko irakasle titularra da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Donostia). Ebaluazio bikaina jaso du Docentiaz programan. Liburu baten egilea eta, hiru libururen eta 25etik gora artikulu zientifikoren egilekidea da. Parte hartu du 11 ikerketa proiektutan, enpresa edo/eta administrazioekin gauzatutako I+Gko 18 kontratutan, eta doktorego tesi baten zuzendarikide izan da. Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) izeneko graduondokoa zuzendu du (2002-2008). Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendariordea izan da (1997-2012). UPV/EHUn euskaraz irakasteko gaitasun proben batzordeko kide izan da (2002-2008). ETICOP-IT (Ética en Comunidades de Práctica/Ethics in Communities of Practice Ikerketa Taldea) ikerketa-taldeko kidea da. Practicum Sarea (REPPE): Practicumaren eta Kanpoko Praktiken Garapenerako Elkarteko presidentea da, eta elkarte horren Revista Practicum aldizkariko koeditorea. Revista de Docencia Universitaria (REDU) aldizkariko orraztailea da. UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria izan da (2013-2017). 2017az geroztik UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea da.


Hartzen du parte hemen
    Irekiera instituzionala
speaker-image
Anthony Zacharzewski
Lehendakaria
🏛 Democratic Society
 
informazio gehiago
speaker-image
Anthony Zacharzewski
Lehendakaria
🏛 Democratic Society
 
informazio gehiago
Webgune pertsonala
Joan Twitterrera

Bere lana hiru gauzaren elkarreraginetik dator: politika, parte-hartzea eta teknologia. Beti izan da politikazale amorratua. Unibertsitatean, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, iraultza digitalaren lehen olatua bizi izan zuen, eta bazekien eragin handia izango zuela politikan eta demokrazian. Azkenik, unibertsitatean zegoela, Atenaseko demokraziaren historian espezializatu zen, eta ikusi zuen demokrazia hark lehen nola funtzionatzen zuen... eta nola utzi zion funtzionatzeari. 2006an, bost lagunekin, Democratic Society sortu zuen, parte hartzeko modu berriekin esperimentatzeko. Lau urte geroago, bere lana utzi zuen DemSoc-en lanaldi osoan lan egiteko. Eta hamar urte geroago, indarra hartzen jarraitzen du. Beti saiatu izan da gobernuaren errealitateak eta parte hartzeko aukerak bat egiten duten lekuetan lan egiten, kale kantoietatik hasi eta Europako erakundeetaraino. Bere ustez, herriaren energia, ideiak eta agindua gobernu eraginkor eta ireki batekin batzen badira, mundua leku seguruagoa, hobea eta berdeagoa bihur daiteke.


Hartzen du parte hemen
    Demokrazia eta gobernantza globala: europar ikuspegia
    Lankidetzazko gobernantza
speaker-image
Cristina Monge
Universidad de Zaragoza, Globernance, BC3, Más Democracia - Lehendakaria
🏛 Universidad de Zaragoza
 
informazio gehiago
speaker-image
Cristina Monge
Universidad de Zaragoza, Globernance, BC3, Más Democracia - Lehendakaria
🏛 Universidad de Zaragoza
 
informazio gehiago
Webgune pertsonala
Joan Twitterrera

Politologoa da, Zaragozako Unibertsitateko soziologia-irakaslea. Haren intereseko arloak iraunkortasuna eta kalitate demokratikoa dira, eta, bereziki, trantsizio ekologikorako gobernantza. Gai hori Globernance, BC3 eta itdUPM bezalako ikerketa-zentroetan lantzen du, baita Ecodesen ere, non aholkulari gisa aritzen baita. “15M : gizartea demokratizatzeko mugimendu politikoa (2017)” -ren egilea da, eta baita “Politika hackeatu (2018)” eta “Aragoiko Uraren Gatazken Bitartekaritzarako Gizarte Ekimena (2019)” koegilea. Gainera, Más Cultura Política, Más Democracia bildumako editore da, eta analista politikoa da El País, Cadena SER eta Infolibre-rentzat eta RTVErentzat.


Hartzen du parte hemen
    Demokrazia eta gobernantza globala: europar ikuspegia
    Lankidetzazko gobernantza
speaker-image
Irune Berasaluze Lazkano
Gobernantzako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian
🏛 Gipuzkoako Foru Aldundiko
 
informazio gehiago
speaker-image
Irune Berasaluze Lazkano
Gobernantzako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian
🏛 Gipuzkoako Foru Aldundiko
 
informazio gehiago
Joan Twitterrera

Kargua | Gobernantzako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian.

Ikasketak | Zuzenbidean lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea)n.

Hizkuntzak | Euskara, Gaztelania eta Ingelesa.

Ibilbide profesional eta politikoa | Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Taldeko Legebiltzarkidea (2016-10-21etik gaur egunera arte) Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen Kidea Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordearen Kidea (Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordearen Kidea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Batzordearen Kidea) Alderdi politikoetako karguak • EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko burukidea (2007-2011). • EAJren Gipuzko Buru batzarreko burukidea (2012-) Beste kargo publiko batzuk • Mendaroko alkatea. • Alokabideko Zuzendari Nagusia. • Elgetako Zinegotzia.


Hartzen du parte hemen
    Irekiera instituzionala
    Gipuzkoatik nola irudikatzen da etorkizuna?
    Lankidetzazko gobernantza
speaker-image
Sebastian Zurutuza Mujika
Ikastaroaren zuzendaria
🏛 Gipuzkoako Foru Aldundia
 
informazio gehiago
speaker-image
Sebastian Zurutuza Mujika
Ikastaroaren zuzendaria
🏛 Gipuzkoako Foru Aldundia
 
informazio gehiago

Kargua | Estrategiako zuzendari nagusia (2015-gaur egun).

Ikasketak | Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (EHUko Administrazio Publikoko unibertsitate espezialista).

Hizkuntzak | Euskara (altua); Gaztelania (altua); Ingelesa (ertaina).

Ibilbide profesionala eta politikoa | Konpromiso Instituzionaletako Zerbitzuko burua, Gipuzkoako Foru Aldundia (1993-2015); Kupoaren eta Finantza Ekarpenen Ataleko burua. Gipuzkoako Foru Aldundia (1992-1993); Irakasle elkartua, EHU (Zuzenbide Fakultatea) (1988-1994); Ekonomialaria, Gipuzkoako Foru Aldundia (1987-1992); Irakaslea, Lanbide Heziketa (Elgoibar eta Usurbil) (1982-1987).


Hartzen du parte hemen
    Lankidetzazko gobernantza
    Irekiera instituzionala
speaker-image
Uxue Zugaza Goienetxea
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea
🏛 Euskal Herriko Unibertsitatea
 
informazio gehiago
speaker-image
Uxue Zugaza Goienetxea
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea
🏛 Euskal Herriko Unibertsitatea
 
informazio gehiago

Zientzia Politikoan eta Kudeaketa Publikoan graduatua EHUn (2015) eta Demokrazian eta Gobernuan Masterra UAMen (2017). Gaur egun, doktoratu aurreko ikertzaile gisa lan egiten du EHUn, intersekzionalitatearen eta berdintasun politiken arteko lotura aztertzen duen doktorego-tesi batekin. Parte Hartuz Ikerketa Taldearen Feminismoak eta Demokrazia ardatzean parte hartzen du.

speaker-image
Antonio Casado da Rocha
Ikastaroaren zuzendaria
🏛 Euskal Herriko Unibertsitatea
@antonio_cdr
informazio gehiago
speaker-image
Antonio Casado da Rocha
Ikastaroaren zuzendaria
🏛 Euskal Herriko Unibertsitatea
@antonio_cdr
informazio gehiago
Webgune pertsonala
Joan Twitterrera

Filosofian doktorea, ikertzailea eta irakaslea da Gipuzkoako campusean (EHU). AKTIBA-IT taldeko ikertzaile nagusia da. 2002tik 2012ra Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordeko kidea eta idazkaria izan zen. 2008an Victor Grífols y Lucas Fundazioaren Bioetikako Ikerketa Saria jaso zuen. 3 seiurteko ditu ikerkuntzan, eta 7 doktorego tesi zuzendu eta defendatu ditu. 3 liburu argitaratu ditu egile bakar gisa eta 2 liburu kolektibo argitaratu ditu. 2012tik 2017ra bere fakultateko Ikerketa eta Mugikortasuneko dekanordea izan zen, eta 2017tik 2021era, EHUko Gipuzkoako campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria. Filosofiaren arloko argitalpen akademikoez gain, Bioetika, Psikologia, Zuzenbidea eta Soziologiako nazioarteko aldizkarietan ere argitaratu du.


Hartzen du parte hemen
    Gipuzkoatik nola irudikatzen da etorkizuna?
    Lankidetzazko gobernantza
Gi2030
  • Zer da Gi2030
  • Nola parte hartu Gi2030ean
  • Legezko terminoak eta baldintzak
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Gi2030 Twitterren Twitter
  • Gi2030 YouTuben YouTube
Creative Commons lizentziaduna Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidimen logoa

Baieztatu

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Zure pasahitza ahaztu duzu?