Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira Gi2030
Gi2030 aren logo ofiziala
  • Euskera Elegir el idioma Aukeratu hizkuntza
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Parte hartu komunitatean
  • Ezagutu
  • Gi2030-ri buruz

Komunitate biziak

#Gi2030 Lankidetzaren bidez etorkizuna eraikiz

6 fasetatik 2.a
Kolektiboari entzuten diogu 04/04/2025 - 27/06/2025
Ikusi faseak
  • Prozesua
  • Topaketak
  • 📲 Bloga
  • 🏛️ Agora
🤔
🤔
🤔

Partaidetza-prozesu bat partaidetza-jardueren sekuentzia bat da (adibidez, lehenik eta behin inkesta bat betetzea, gero proposamenak egitea, aurrez aurreko topaketetan edo topaketa birtualetan eztabaidatzea eta, azkenik, lehenestea), gai jakin bati buruzko erabaki bat definitu eta hartzeko helburuarekin.


Parte hartzeko prozesuen adibideak honako hauek dira: batzorde bateko kideak hautatzeko prozesu bat (lehenik hautagaitzak aurkezten dira, gero eztabaidatu eta azkenik hautagaitza bat aukeratzen da), aurrekontu parte-hartzaileak (proposamenak egiten dira, ekonomikoki baloratzen dira eta eskura dagoen diruarekin bozkatzen da), plangintza estrategikoko prozesu bat, erregelamendu edo arau bat elkarlanean idaztea, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoen plan bat sortzea.

Itxi laguntza

Acerca de este proceso

Gi2030 ekintza-ikerketa bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiak inspiratua eta bultzatua. Bertan, UPV/EHUk herritarren eta Gipuzkoako gizarte-eragileen laguntzarekin elkarte-lankidetzak sortzen ditu, lurraldeko komunitate-sarea indartzeko.

Emaitza gisa, 2030era arte, urtero lankidetza horietako zerrenda bat argitaratuko dugu, prozesu hibrido baten bidez. Prozesu horrek aurrez aurreko tailerretan parte hartzea eta plataforma digital honetan interakzioa uztartzen ditu.

👉Ezagutu prozesuaren faseak!


Ikaskuntza eta Praktika Komunitate (IPK) batekin hasten da prozesua, lankidetzen balio zibikoa eta inpaktu soziala hobetzeko bost 5 gai-eremu. Hobetzeko, neurtu behar da, eta neurtzeko, ikusarazi. Aurrerago, herritarren tailerretan pentsamendu eta arte soziala aktibatuko ditugu, sortutako gaiak modu parte-hartzailean lantzeko.

👉 Eman izena tailerretan eta IPKn!

Ekainaren 28tik aurrera, sortu zure “Hiru Ahizpak” (elkarteak + herritarrak + erakundeak) lankidetza-proposamenak eta lehentasuna eman interesgarrienei.

👉Egin proposamen bat !


Erregistratutako pertsonek plataformaren edukiekin (proposamenak, tailerrak, bloga eta foroa) elkarreraginean aritzeko aukera izango dute, iruzkinen, like direlakoen, jarraipenaren edo laguntzen bidez. Aldi berean, erregistratutako pertsonek jakinarazpen bat jasotzen dute, posta elektronikoz, galderak argitaratzen direnean edo horiekin interakzioa gertatzen denean.

👉Erregistratu plataforman!
📬 Eguneratu zure profila eta jakinarazpenen lehentasunak!


Blogean argitaratuko diren artikuluekin, Gi2030ekin lotutako berrikuntzen berri izango duzu. Gainera, foro bat dugu, Agora izenekoa, eztabaidarekin modu askeagoan jarraitu ahal izateko.

Lehen, Twitterren kontu bat geneukan. Baina utzi egin dugu Xen garapena dela eta.


Ongi etorri. Parte hartzen has zaitezke.

Topaketak - Hurrengo topaketak Ikusi dena (3)

Ikasketa eta Praktika Komunitatea – 3. saioa

23 Maiatza 2025 - 10:00-12:00

Ikasketa eta Praktika Komunitatea – 4. saioa

20 Ekaina 2025 - 10:00-12:00

Ikasketa eta Praktika Komunitatea – 5. saioa

27 Ekaina 2025 - 10:00-12:00
Ikusi dena (3)
Zer erabaki "Hiru Ahizpa" lankidetzen zerrenda
Nork parte hartzen du Elkarteak. Herritarrak. Unibertsitateko kideak. Eragile politiko eta sozialak. Unibertsitate Kritiko Sarea
Nola erabakitzen da? Aurrez-aurreko tailerrak eta harreman digitalak
Sustatzailearen taldea Gi2030-KB ikerketa taldea
Hasiera-data 2025(e)ko Urtarrilak 1
Bukaera-data 2025(e)ko Abenduak 31
Erreferentzia: gi2030-PART-2025-03-7

Partekatu:

link-intact Partekatu esteka

Partekatu esteka:

Mesedez, erantsi kode hau zure orrian:

<script src="https://gi2030.eus/processes/Komunitateak/embed.js"></script>
<noscript><iframe src="https://gi2030.eus/processes/Komunitateak/embed.html" frameborder="0" scrolling="vertical"></iframe></noscript>

Gi2030
  • Zer da Gi2030
  • Nola parte hartu Gi2030ean
  • Legezko terminoak eta baldintzak
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Gi2030 Twitterren Twitter
  • Gi2030 YouTuben YouTube
Creative Commons lizentziaduna Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidimen logoa

Baieztatu

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Zure pasahitza ahaztu duzu?