Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira Gi2030
Gi2030 aren logo ofiziala
  • Euskera Elegir el idioma Aukeratu hizkuntza
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Parte hartu komunitatean
  • Ezagutu
  • Gi2030-ri buruz

Komunitate biziak

#Gi2030 Lankidetzaren bidez etorkizuna eraikiz

6 fasetatik 2.a
Kolektiboari entzuten diogu 04/04/2025 - 27/06/2025
Ikusi faseak
  • Prozesua
  • Topaketak
  • 📲 Bloga
  • 🏛️ Agora
chevron-left Itzuli zerrendara

IPK: hirugarren saioa

Avatarra: Talde motorra Talde motorra verified-badge
01/06/2025 17:04   comment-square 0 iruzkinak bullhorn 0 atxikimenduak
Atxikimendu kopurua0
Iruzkinak 0

2025eko maiatzaren 23an, Gi2030 Ikasketa eta Praktika Komunitateko (IPK) kideek 3. saioa egin genuen EHUko Carlos Santamaria zentroan. Euskaraz garatu zen saioa, eta parte-hartzaileak unibertsitateko nahiz gizarte-eragileetako kideak izan ziren. Helburu nagusia aurreko saioetan jasotako hausnarketetatik abiatuta lankidetzazko inpaktu soziala neurtzeko sistemaren dimentsio eta aspektu nagusiak definitzea izan zen.

Hasieran inspirazio gisa gure blogera jo genuen, komunitatearen zentzuari, konpromisoari eta zaintzari buruzko ikuspegi berrien bila. Horrek parte-hartzaileoi lagundu zigun inpaktu sozialaren neurketa ez dela emaitzetan soilik oinarritu behar ulertzen, baizik eta harremanetan, prozesuaren zaintzan eta elkarrekikotasunean ere.

Jarraian, aurreko saioan lehenetsitako irizpideei begirada fresko bat emanez, dimentsioen egitura eraikitzen jarraitu genuen. Dimentsioak bi mailatan antolatu genituen: alde batetik, dimentsio “tronkalak”, lankidetza-prozesuaren ardatz nagusiak islatzen dituztenak, hala nola beharrak eta diagnosia, balioa, baliabideak, ezagutza eta konpetentziak, eta emaitzak edo eragina. Bestetik, “zeharkako” dimentsioak definitu genituen: sisteman modu orokorrean eragina duten elementuak, hala nola zaintza eta ekofeminismoa, parte-hartzea, aniztasuna, jasangarritasuna, lankidetza eta harremanak, eta “purpose” delakoa, hau da, ekimen baten zentzua edo helburu sakona.

Talde txikietan egindako lanaren bidez, dimentsio tronkalei definizioak eta horien arteko loturak eman zitzaizkien, eta horrela, orain arte azaleko moduan landutako kontzeptuak sakontzen joan ziren. Saioaren amaieran, talde bakoitzak egindako lana elkarbanatu zen, bisio partekatua osatzeko helburuarekin.

Lan horri esker, dimentsioei loturiko aspektuak ere multzokatu ziren. Esaterako, “Beharrak eta diagnosia” izeneko dimentsioan gizarte-eragileen parte-hartze aktiboa, eskubideen urraketaren ikusgarritasuna eta politika publikoetan eragina nabarmentzen dira. “Balioa” dimentsioan, berriz, ongizatea, lurralde-eragina eta partaidetza-sentimendua azpimarratu ziren. Horiez gain, baliabideei, ezagutzari eta emaitzei loturiko aspektuak ere identifikatu eta ordenatu ziren.

Eta zertarako behar ditugu irizpide eta kategoria horiek guztiak? Galdera horri erantzuteko, beste proiektu baten esperientzia baliagarria izan daiteke: PentsARTE izeneko tailerrean, auzoko bizilagunek elkarte batek izan beharko lituzkeen ezaugarriak proposatu zituzten. Honako hauek, besteak beste, aipatu zituzten desiragarri gisa: emakumeek elkar ezagutzeko eta aisialdirako planak (bidaiak, tailerrak...) antolatzeko gune bat; umeentzako espazio ludiko bat, ez soilik klaseetarako; 6 urtetik beherako haurrentzako kirol-jarduerak; behar bereziak dituztenentzako elkarte bat; emantzipazioan lagunduko lukeen elkarte bat; gazteei zuzendutako guneak; eta dantza, antzerki edo sukaldaritza taldeak sare sozialen alternatiba gisa. Bideo laburra grabatu zuten eta guzti, mila esker!


Horrelako proposamenak sistematikoki aztertzeko eta benetako inpaktu soziala duten proiektuak garatzeko, beharrezkoa da egitura komun bat, elkarlanetik sortua, erabilgarria izatea. Eta hain zuzen ere, hori da IPK prozesuan eraikitzen ari garen tresna: lankidetza-proiektuen inpaktua ulertzeko, neurtzeko eta partekatzeko sistema adostu bat.

Hurrengo saioan, egindako definizioak fintzen eta sistemaren egitura operatibo baterantz urratsak ematen jarraituko da. Dimentsio eta aspektu bakoitza dokumentuan jasoko da, eta sistema osoaren koherentzia eta erabilgarritasuna sendotuko dira. Prozesu honetan, elkarlanaren eta jakintza partekatuaren bidea sendotzen doa!




Honekin lotutako argazkiak

IPK-irudia

Salatu arazo bat

Eduki hau desegokia da?

Arrazoia

0 iruzkin

Ordenatu honen arabera:
  • Zaharrenak
    • Balorazio hoberenak
    • Berrienak
    • Zaharrenak
    • Eztabaidatuenak

Egin hemen zure iruzkina

Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.

Iruzkinak kargatzen...

Gi2030
  • Zer da Gi2030
  • Nola parte hartu Gi2030ean
  • Legezko terminoak eta baldintzak
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Gi2030 Twitterren Twitter
  • Gi2030 YouTuben YouTube
Creative Commons lizentziaduna Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidimen logoa

Baieztatu

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Zure pasahitza ahaztu duzu?