Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira Gi2030
Gi2030 aren logo ofiziala
  • Euskera Elegir el idioma Aukeratu hizkuntza
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Parte hartu komunitatean
  • Ezagutu
  • Gi2030-ri buruz

Komunitate biziak

#Gi2030 Lankidetzaren bidez etorkizuna eraikiz

6 fasetatik 2.a
Kolektiboari entzuten diogu 04/04/2025 - 27/06/2025
Ikusi faseak
  • Prozesua
  • Topaketak
  • 📲 Bloga
  • 🏛️ Agora
chevron-left Itzuli zerrendara

Simbiosia bilatzen Gi2030 eta Kutxa Fundazioaren artean

Avatarra: Talde motorra Talde motorra verified-badge
12/06/2025 12:50   comment-square 0 iruzkinak bullhorn 0 atxikimenduak
Atxikimendu kopurua0
Iruzkinak 0

Ekainaren 10ean, Gi2030ko ordezkariek bilera bat egin genuen Kutxa Fundazioko Elena Rosales eta Edurne Legarra-rekin, erakundeen arteko harreman posibleak esploratzeko. Unibertsitatea eta fundazioa izanik, izaera eta helburu ezberdinak baditugu ere, antzekotasun batzuk sumatu genituen, eta lankidetzarako bideak zabalik utzi genituen.

Gipuzkoa Kutxa Solidarioa: ekosistema baten parte

Elena eta Edurnek Gipuzkoa Kutxa Solidarioaren jarduera aurkeztu ziguten. Kutxa Fundazioak lurraldeko hirugarren sektorearekin duen konpromisoa aspaldikoa da, eta gaur egun ere elkarteei laguntzen jarraitzen du hainbat zerbitzuren bidez: aholkularitza, prestakuntza, komunikazio eta profesionalizazio ildoak, besteak beste.

Topaketan, hirugarren sektore ekosozialaren egoerari buruzko kezkak partekatu genituen. Badirudi eraldaketa sakon batean murgilduta dagoela sektorea, eta ez da beti argia elkarteek erronka berriei nola erantzun diezaieketen. Aldaketa teknologikoek, burokratikoek eta belaunaldi erreleboaren gabeziak ziurgabetasuna eragiten dute.

Unibertsitate-komunitatearen konektore

Gi2030n, EHUko Gipuzkoako kanpuseko sarearekin egiten dugu lan, unibertsitateko ikerketa eta irakaskuntza komunitateko eragileekin lotuz. Lankidetza horietan sinergiak sortzea da helburua, eta uste dugu ikuspegi hau baliagarria izan daitekeela hirugarren sektorearen eraldaketa-prozesuetan ere.

Ikuspegi partekatu baten bila

Bileran partekatutako gogoeten artean, hainbat erronka nabarmendu ziren: elkarte askok zailtasunak dituzte euren jarduna planifikatzeko, proiektuen logikak mugatzen du denbora estrategikoa, eta digitalizazioa zein administrazioekiko menpekotasuna oztopo bihurtzen dira askotan. Testuinguru horretan, elkarteen autonomia eta komunitatearekin duten harremana ahuldu daitezke.

Momentu esanguratsu batean, "sinbiogenesia" kontzeptua atera zen mahai-gainera. Ideia horrek aukera bat iradokitzen du: bi erakundek elkar osatzea, bakoitzak besteak ez duen hori ekarriz eta, horrela sistema berriak, kolaboratiboagoak eta iraunkorragoak imajinatuz.

Kutxa Fundazioak esperientzia du aholkularitzan eta profesionalizazio prozesuetan; Gi2030k, berriz, ikerketa komunitarioa, parte-hartze tresnak eta unibertsitateko baliabideen mobilizazioa eskaintzen ditu. Bi ildo horien arteko elkarrekintza aberasgarria izan liteke.

Aurrera begira: galderak eta ildo irekiak

Bileraren amaieran, elkarlan posibleei buruzko interesa agertu genuen alde biek. Esaterako, prestakuntza integral baten diseinua, kalitate-zigilu edo aitortza sistema bat garatzea, edo Gi2030ren inpaktua neurtzeko sistema Kutxaren aholkularitzarekin uztartzeko moduak azter daitezke etorkizunean.

Oraindik ezer zehatza izan ez arren, elkarrizketa honetatik lankidetza bideragarrien aukerak sortu daitezkeela irudikatu genuen.

Honekin lotutako argazkiak

Kutxa Fundazioa

Salatu arazo bat

Eduki hau desegokia da?

Arrazoia

0 iruzkin

Ordenatu honen arabera:
  • Zaharrenak
    • Balorazio hoberenak
    • Berrienak
    • Zaharrenak
    • Eztabaidatuenak

Egin hemen zure iruzkina

Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.

Iruzkinak kargatzen...

Gi2030
  • Zer da Gi2030
  • Nola parte hartu Gi2030ean
  • Legezko terminoak eta baldintzak
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Gi2030 Twitterren Twitter
  • Gi2030 YouTuben YouTube
Creative Commons lizentziaduna Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidimen logoa

Baieztatu

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Zure pasahitza ahaztu duzu?