Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira Gi2030
Gi2030 aren logo ofiziala
  • Euskera Elegir el idioma Aukeratu hizkuntza
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Parte hartu komunitatean
  • Ezagutu
  • Gi2030-ri buruz

Komunitate biziak

#Gi2030 Lankidetzaren bidez etorkizuna eraikiz

6 fasetatik 2.a
Kolektiboari entzuten diogu 04/04/2025 - 27/06/2025
Ikusi faseak
  • Prozesua
  • Topaketak
  • 📲 Bloga
  • 🏛️ Agora
chevron-left Itzuli zerrendara

Nola iraun dezake kultura-ekosistema txiki batek komunitate biziak sustatzeko?

Avatarra: Talde motorra Talde motorra verified-badge
19/06/2025 18:26   comment-square 0 iruzkinak bullhorn 0 atxikimenduak
Atxikimendu kopurua0
Iruzkinak 0

Galdera horrekin bukatu genuen uda ikastaro berezia: Koldobika Jauregi: natura, sorkuntza, komunitatea. Ekainaren 16an eta 17an, Donostiako Miramarren eta Alkizako Ur Maran bildu ginen, Koldobika Jauregi eskultore handia gogoratzeko eta haren ondare artistikoa etorkizunera nola begira daitekeen hausnartzeko.

Ur Mara espazio berezia da: Alkizako errekaren ondoan kokatua, Koldobikak eta bere familiak sortu zuten 2008an, artea eta natura uztartzen dituen laborategi bizia izateko. Harrezkero, sortzaile askok euren sormen-prozesuak bertatik bertara bizitzeko aukera izan dute. Autodidakta eta hizkuntza artistiko propioaren sortzaile, Koldobika Jauregik natura eta ekialdeko filosofiaren elementuak uztartu zituen bere lanean.

Ikastaroan, Usoa Zumetak eta Ainara Martinek artistaren ibilbidea azaldu zuten, bere sorkuntza-prozesu pertsonala eta testuinguru kulturala xehetasunez jorratuz. Biek azpimarratu zuten hutsune handia dagoela Jauregiri buruzko dokumentazio kritikoan: ez dago katalogo digitalizaturik, museoek apenas dituzte haren lanak, eta artelanen dokumentazioa digitalizatzeko premia larria dago. Ondarearen kudeaketa egokia bermatzeko erronka nagusietako bat da hori, baina ez da hori gertatzen beste 3. sektoreko elkarte askotan?

Ur Mararen balioa ez da soilik artistikoa. Alkizan sortutako komunitate biziaren ikur ere bada. Azken urteotan herriak gaztetasun berri bat hartu du, eta kultur proiektuek —hala nola, Udalak bultzatutako Sormenaren Kabia beka programak; argazkian dagoen artista bat horren testigantza eman zuen ikastaroan— eragin handia izan dute prozesu honetan. Herriko eskola txikiak ere berebiziko funtzioa betetzen du belaunaldi berriak bertan errotzeko.

Ur Mara, “hiru ahizpa” estiloko lankidetza-eredu baten adibide

Izan ere, sorkuntza artistikoa, komunitate bizia eta erakundeen babesa (aldakorra eta prekarioa) uztartzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bestelako erakundeen laguntza ekonomikoa jaso du, eta herriko eskolarekin zein arte-zentroekin harreman aktiboa mantendu du.

Hala ere, oreka hauskorrean mugitzen den ekosistema da. Sortzailearen grinak eta harremanek elikatzen dute proiektua; boluntario sare batek egunerokotasuna eusten du; baina finantzaketari dagokionez, hirugarren sektoreko beste askoren antzera, prekarietatearekin uztartzen du eguneroko jarduna.

Ikastaroaren amaieran Zumetak eta Martinek argi utzi zuten une honetan dagoen galdera nagusia: nola eta zein formarekin jarraitu? Ur Mara, oraindik museo juridiko bezala formalizatu gabe dagoen espazio hori, etorkizunari eusteko komunitatearen, familiaren eta erakundeen arteko aliantza berriak behar ditu. Elkarlanean, kultura-ekosistema txiki baina bizi hau iraunarazteko bide berriak bilatu behar dira.

Argazkiak: Unai Sorarrain

Honekin lotutako argazkiak

Uda Ikastaroaren itxierako argazkia

Salatu arazo bat

Eduki hau desegokia da?

Arrazoia

0 iruzkin

Ordenatu honen arabera:
  • Zaharrenak
    • Balorazio hoberenak
    • Berrienak
    • Zaharrenak
    • Eztabaidatuenak

Egin hemen zure iruzkina

Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.

Iruzkinak kargatzen...

Gi2030
  • Zer da Gi2030
  • Nola parte hartu Gi2030ean
  • Legezko terminoak eta baldintzak
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Gi2030 Twitterren Twitter
  • Gi2030 YouTuben YouTube
Creative Commons lizentziaduna Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidimen logoa

Baieztatu

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Zure pasahitza ahaztu duzu?