Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira Gi2030
Gi2030 aren logo ofiziala
  • Euskera Elegir el idioma Aukeratu hizkuntza
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Parte hartu komunitatean
  • Ezagutu
  • Gi2030-ri buruz

Komunitate biziak

#Gi2030 Lankidetzaren bidez etorkizuna eraikiz

6 fasetatik 2.a
Kolektiboari entzuten diogu 04/04/2025 - 27/06/2025
Ikusi faseak
  • Prozesua
  • Topaketak
  • 📲 Bloga
  • 🏛️ Agora
chevron-left Itzuli zerrendara

IPK: 5. saioa ALCekin

Avatarra: Talde motorra Talde motorra verified-badge
29/06/2025 11:31   comment-square 0 iruzkinak bullhorn 0 atxikimenduak
Atxikimendu kopurua0
Iruzkinak 0

Gi2030 ikerketa-ekintzan, IPK (Ikasketa eta Praktika Komunitatea) prozesuaren osagarri gisa, elkarrizketa sakonak egin ditugu Gipuzkoako hirugarren sektoreko eragileekin. ALC (Agirre Lehendakaria Center) zentroaren entzute-metodologia erabilita, hiru perfil edo arketipotan sintetizatu ditugu jasotako gakoak. Ez dira norbanako istorioak: kultura, elkartegintza eta unibertsitatearen arteko eguneroko jardunetik sortutako narrazio kolektiboak dira. Ez dira titular handietan agertzen, baina gakoak ematen dizkigute komunitatearen orainaz eta etorkizunaz pentsatzeko. Hiru bertsolari eszenara igo eta Gipuzkoako hirugarren sektorearen erronken inguruko bertso-saio bat osatzera gonbidatu bagenitu bezala.

Gure lehenengo arketipoak, Josunek, tokiko ikuspegitik kultura berpizten lan egiten du eta kezkaz ikusten du jendeak ez duela lehen bezala parte hartzen. Lehen militanziak gehiago irauten zuen; orain, parte hartzea ekintza puntualetan geratzen da, tonu ludikoagoarekin eta konpromiso gutxiagorekin. Hala ere, “gauza txikiek ere mundua alda dezakete” aldarrikatzen du, eta lankidetzazko sarearen indarrean sinesten du, antolakuntza-ezaren eta ezegonkortasun emozionalaren aurrean babesleku modura. Entzute-prozesuan “militantziaren galera eta desafezioa” erronka gisa identifikatu da, lehentasun ertain-altuarekin sailkatua. Aldi berean, sare kolaboratiboak biderkatzaile gisa izendatu dira aukera estrategiko moduan, inpaktu soziala handitzeko gaitasuna dutelako.

Aitziberrek, gazteekin lan egiten duen kultur eragilea, argi du aldaketa guztiak irudimenetik hasten direla. Bere ustez, tailerrak ez dira aisialdirako espazio hutsak, baizik eta autoestimua eta errekonozimendua landu daitezkeen guneak. Bere erronka nagusiak dira ikusgaitasun instituzionalaren falta eta kulturaren tresna instrumental bihurtzea, entzute-sistemaren arabera lehentasun ertainarekin sailkatu den erronka. Hala ere, pedagogia eraldatzaileek eta eskola eta sare hezitzaileekin lankidetza estuak eskaintzen duten potentziala nabarmentzen du; biak aukera gisa identifikatu dira, lehentasun ertain-altuarekin.

Jokin, unibertsitateko irakaslea, ohartarazle argia da: errendimenduaren eta produktibitatearen logikak kolonizatu du inpaktu sozialaren diskurtsoa. Jasotako ahots askok bezala, galdera hau egiten du: “zer neurtu nahi dugu, zehazki zer aldatu nahi dugunean ez badakigu?”. Entzute-prozesuak argi islatu du hau dela lehentasun altuko erronka bat (epe laburrean). Jokinek denbora, lurraldearekiko lotura eta metodologia berriak eskatzen ditu, ezagutza-produkzioari zentzua eta gizarte-eragina berreskuratzeko. Horren harira, beste bi aukera identifikatu dira: inpaktuaren forma berriei irekitasuna eta unibertsitatearen ekarpen metodologikoa, biak lehentasun ertain-altuarekin.

Josune, Aitziber eta Jokin ez daude bakarrik: arketipoak “kolektiboa entzuteko” fasean bildutako ahots eta gai ugariren sintesia dira, eta IPKren 5. saioarekin amaiera eman diogu etapa honi. Irailean ideiak partekatzen jarraituko dugu. Momentuz, narrazio hauek trantsizio une batean kokatzen gaituzte, non erronka ez da gehiago egitea edo agente gehiagorekin, baizik eta zentzuz egitea. Mehatxuak —desafezioa, logika instrumentala, egiturazko deskonexioa— ez dira teknika bidez konponduko. Behar duguna zera da: entzute sakona, irudimen berritua eta komunitatearen aldeko apustu kolektiboa.

Lehentasun handieneko erronkak hauek dira:

• Errendimenduaren logikaren kolonizazioa (epe laburra, lehentasun altua),

• Ezegonkortasun emozionala eta egitura gabeziak (ertain-altua),

• Militantziaren desagerpena (ertain-altua).

Eta hauei aurre egiteko aukera gisa:

• Sare kolaboratiboen gaitasun biderkatzailea,

• Pedagogia eraldatzaileak,

• Hezkuntza sareekin koordinazioa,

• Inpaktuaren forma berriak eta unibertsitatearen ekarpen berritzailea.

Horrelako erronka eta aukeren aurrean, argi dago lanik ez zaigula faltako. Uztailan datorren ikasturtea prestatzen jarraituko dugu, eta ondoren, atseden hartzeko garaia iritsiko da. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu elkarrizketatzaileei (Leire Lison eta Goizane Mendia) eta ALCko taldeari (Mikel Alvarez), baita elkarrizketetan parte hartu duten guztiei ere. Haien testigantzarik gabe, ezin izango genukeen narrazio kolektibo hau osatu.

Honekin lotutako argazkiak

IPK5

Salatu arazo bat

Eduki hau desegokia da?

Arrazoia

0 iruzkin

Ordenatu honen arabera:
  • Zaharrenak
    • Balorazio hoberenak
    • Berrienak
    • Zaharrenak
    • Eztabaidatuenak

Egin hemen zure iruzkina

Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.

Iruzkinak kargatzen...

Gi2030
  • Zer da Gi2030
  • Nola parte hartu Gi2030ean
  • Legezko terminoak eta baldintzak
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Gi2030 Twitterren Twitter
  • Gi2030 YouTuben YouTube
Creative Commons lizentziaduna Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidimen logoa

Baieztatu

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Zure pasahitza ahaztu duzu?