Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Festibala: Zegama
UPV/EHU
Zegamako Udala
Joxe Azurmendi Katedra
Izena eman behar dut?
Festibalean parte hartzeko nahikoa da bertan azaltzea. Doan eta libre da. Baina izena emanez gero eguneraketak e-postaz jasoko dituzu. Eta zure iritzia partekatu dezakezu orrialde honen amaieran iruzkin bat utziz. Gogoratu horretarako plataforman erregistratuta egon behar duzula.Zegaman egingo den Gi2030 Festibalaren lehen saio honen helburua jai-topaguneekin esperimentatzea eta unibertsitate-kultura campusetik haratago eramatea da. Gainera, prozesuaren aurreko fasean jaso, ordenatu eta aberastu egin ditugun lankidetzazko gobernantzari buruzko galderak hautatzeko eta fintzeko prozesua partekatu nahi dugu, eta, horretarako, Delphi metodoaren moldaketa bat erabili dugu.
Gi2030 proiektua testuinguruan kokatu eta gero, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi irakasleak Joxe Azurmendiren bizitzari eta obrari buruzko hitzaldi bat emango du. Hitzaldi hori abiapuntu izango da gobernantza kolaboratiboari buruzko galderak hautatu eta fintzeko. Saioaren zati hau modu parte-hartzailean burutuko da.
Ondoren, Bitoriano Gandiagaren poemen edizio elebidun berria partekatuko da, AKTIBA ikerketa taldeak Jakin Fundazioarekin elkarlanean egindakoa.
Saioaren amaiera artistikoa Morau eta Beñardo musikarien eskutik etorriko da eta euren azken lana aurkeztuko dute: Ardo (Gaztelupeko Hotsak, 2022).
Elkarrizketak, galderak, poesia eta sorkuntza
Gi2030 proiektuaren aurkezpena [ 17:00 - 17:15]
Hitzaldia (Iñaki Zabaleta Gorrotxategi) [ 17:15 - 18:00]
Galderen dinamika [ 18:00 - 18:30]
Liburu aurkezpena: Gandiagaren txakolina (Joxe Azurmendi Katedra) [ 18:30 - 19:00]
Emanaldia: Ardoa (Morau eta Beñardo) [ 19:00 - 20:00]
Bertaratutako parte-hartzaileak
Tailerraren akta
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...