Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Festibala: Itziar
Itziarreko Auzo Udala
UPV/EHU
Impact Hub Donostia
Izena eman behar dut?
Festibalean parte hartzeko nahikoa da bertan azaltzea. Doan eta libre da. Baina izena emanez gero eguneraketak e-postaz jasoko dituzu. Eta zure iritzia partekatu dezakezu orrialde honen amaieran iruzkin bat utziz. Gogoratu horretarako plataforman erregistratuta egon behar duzula.Gi2030 Festibalaren bigarren saio honetan, herritarren, zientziaren eta tokiko eragileen arteko topaketa horizontala egiten jarraituko dugu. Aurreko hilabeteotan bildu, ordenatu eta aberastu ditugun lankidetzazko gobernantzari buruzko galderak hautatzen eta fintzen jarraituko dugu, Delphi metodoaren moldaketa bat erabiliz.
Oraingo honetan, etorkizunak irudikatzea da ideia nagusia, Verena Hammes iraunkortasunaren eta eraldaketa sozialaren ekintzaileak emandako dinamika baten bidez. Ondoren, Mari Luz Esteban irakaslearen hitzaldia izango da, Haragizko erreformak (Pamiela, 2023) bere azken liburuko poemen bidez, lurraldearen eta bertako biztanleen iraganari, orainari eta etorkizunari begira.
Uxue Pascual eta Maialen Akizu artistek saioaren laburpena egingo dute bertso eta gorputz adierazpenaren konbinazio artistiko batean.
Elkarrizketak, galderak, poesia eta sorkuntza
Gi2030 proiektuaren aurkezpena [ 17:00 - 17:15]
Etorkizunetaz hizketan (Verena Hammes) [ 17:15 - 18:00]
Galderen dinamika [ 18:00 - 19:00]
Errezitaldia: Haragizko erreformak (Mari Luz Esteban) [ 19:00 - 19:45]
Bertso-sintesi dantzatua (Uxue Pascual Esnaola, Maialen Akizu Bidegain) [ 19:45 - 20:00]
Tailerraren akta
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...