Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
2030ean Gipuzkoa gobernatzeko moduari buruzko galderei erantzungo diegu
Arantzazulab
Debagoiena 2030
Hilabete hauetan, Gipuzkoaren etorkizunerako garrantzitsuak diren bost gairi buruzko galderak sortu ditugu. Orain, 2030erako gure lurraldearen ikuspegi partekatua eraikitzen lagunduko diguten erantzunak jasotzeko unea da.
Tailer honen helburua da erantzunak sortzea galdera honi: Nola lor daiteke agintariek, legegileek, herritarrengandik hurbilago dauden erabakiak eta ekintzak hartzea? Hori lortzeko, atsegina eta aberasgarria izango den dinamika ludikoa erabiliko dugu. Hona hemen grafiko bat adierazgarria.
Gai-zerrenda
Aurkezpena [ 10:00 - 10:05]
Gi2030 proiektuaren barruan tailerraren aurkezpena eta testuingurua egitea. Jarraian, tailerraren helburuak eta bertan parte hartzeko gomendioak azalduko dira.
Etorkizuna jokoan jolasa [ 10:05 - 10:35]
Parte-hartzaileek, taldeka banatuta, beren etorkizuneko ikuspegiak eta joerak partekatuko dituzte, kezken, esperientzia pertsonalen edo testuinguruan kokatutako hausnarketen bidez. Jarduera honen helburua da etorkizuneko joera globalak maila lokal batera eramatea, modu dibertigarrian, bost arlotan banatuta: natura, teknologia, boterea, pertsonak eta ekonomia.
Ebaluazioa [ 10:05 - 10:10]
Partaideek dinamikaren aspektu desberdinak ebaluatzen dituzte.
Galdera bat, erantzun ugari [ 10:35 - 11:10]
Talde txikietan landu beharreko galdera aurkezten da, eta, ondoren, parte-hartzaileak tailerraren gai nagusiarekin lotutako erantzun-proposamenak egiten hasten dira. Proposamen horiek osoko bilkuran eztabaidatzen dira, eta bertan loturak, desberdintasunak eta emandako erantzunetan garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk bilatzen dira.
Atsedenaldia [ 11:10 - 11:20]
Nahi dugun etorkizuna irudikatzea [ 11:20 - 11:55]
Ariketa honen helburua da tailerrean sortutako proposamenen bidez lortu nahi ditugun etorkizuneko idealak bistaratzea. Parte-hartzaileek 2030erako etorkizun desiratua deskribatzen duten titularrak sortzen dituzte, eta hormetan jarritako egunkarien azal gisa erakusten dituzte. Ondoren, izenburu horien irakurketa bateratua egiten da, albisteak aztertzeko eta garrantzi handienekoak nabarmentzeko.
Ebaluazioa [ 11:20 - 11:25]
Partaideek dinamikaren aspektu desberdinak ebaluatzen dituzte.
Proposamenak egitea [ 11:55 - 12:30]
Berriz ere, talde txikietan, ekintza zehatzak proposatzen dira, aurretik lortu nahi den etorkizuna gauzatzeko. Pertsona bakoitzak bere proposamenak idazten ditu txartel batean, eta hiru ekintza-maila irudikatzen dituen irudi batean jartzen ditu:
- Jendearen pentsamendua eta portaera aldatzea.
- Erakunde publikoekiko harremanetan eragitea.
- Egituran eragina izatea (ekonomikoa, politikoa, etab.).
Talde bakoitzak proposamen bat aukeratzen du talde handian aurkezteko, eta talde bideratzaileak hainbat gomendio ematen ditu proposamenak hautatzen laguntzeko.
Proposamenen bozketa [ 12:30 - 12:40]
Talde bakoitzak bere proposamena aurkeztuko die tailerreko gainerako parte-hartzaileei. Proposamen guztiak entzun ondoren, parte-hartzaileek bat aukeratuko dute.
Azken ebaluazioa [ 12:40 - 12:45]
Parte hartzaileek saioaren aspektu desberdinak ebaluatzen dituzte.
Interakzio digitala [ 12:45 - 12:55]
Talde bideratzailea proposamenak plataforma digitalera igotzen hasiko da eta funtzionamendua erakutsiko du.
Bertaratutako parte-hartzaileak
Tailerraren akta
Topaketari dagozkion proposamenak:
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...