Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Laugarren faseko metodologia testatzen Arantzazulaben: eskerrik asko aurrera egiten laguntzeagatik!
Joan den ostiralean, Arantzazulab gizarte berrikuntzako zentroak Gi2030 prozesuaren laugarren faseko lehen tailerra hartu zuen. Bertan, diseinuari asteak dedikatu ondoren, Gipuzkoako udalerri desberdinetan gauzatuko dugun metodologia testatu nahi izan genuen. Horregatik, saio berezi eta desafiatzailea izan zen Arantzazulab-ena: metodologia estreinatu genuen gobernantzaren eta parte-hartzearen arloan aritutako eragileak bilduz, tailerrean parte har zezaten eta diseinua ebaluatu zezaten.
Prozesua gertutik jarraitu duenak jakingo du aurreko faseek 10 galdera utzi dituztela. Galdera horietatik abiatuta, herritarrek proposamenak egingo dituzte aurrez aurreko tailerren bidez eta online, plataformaren bidez.
Arantzazun horietako bat landu genuen:
Nola lor daiteke gobernariek, legegileek, herritarrengandik hurbilago dauden erabakiak eta ekintzak aurrera eramatea?
Galderatik proposamenetara pasatzea ez da lan erraza. Horretarako, saioak iraun zituen ia 3 orduetan jokoa eta parte hartzeko teknikak konbinatu genituen. Topaketara bertaratu zirenek motorrak berotu zituzten Sitrak, Finlandiako berrikuntza-agentziak, asmatutako mega-joerako kartetatik abiatuta egin dugun egokitzapen ludikoarekin; galderari buruz hausnartu zuten eta erantzunak eman; nahi zituzten etorkizunak islatu zituzten 2050ean irakurri nahiko lituzketen egunkarietako titularrak idatziz; eta proposamen zehatzak egin horietara iristeko.
Topaketak honako proposamen hauek utzi zituen:
- Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldearen partaidetza-eredua zehaztu behar du, beharrezko baliabideak esleitu, mekanismo egokiak ezarri eta ondorio eta emaitza esanguratsuak lortzeko horiek inplementatu.
- "Kultura demokratikoa" hezkuntza-sistemako irakasgai nagusi gisa txertatzea, etapa goiztiarrenetatik, funtsezkoa da herritarren arteko harreman, gaitasun eta erantzukizun sendoak sustatzeko.
- Herrietako askotariko eragileak balioa jarri, entzuketa zaintzeko espazioak sortu.
Nahi baduzu, plataformaren bidez iruzkinak egin ditzakezu, baten bateri atxikipena eman, edo zure proposamena ere igo. Gure aldetik, saio presentzialetan proposamenak sortzen jarraitzen dugu. Hurrengoa larunbat honetan izango da, azaroak 4, Tolosan, osasun mentalaren problematika aztertzeko. Animatuko?
Bukatzeko, Arantzazulab-i eskerrak eman nahi dizkiogu espazioa eta azpiegitura uzteagatik. Eta topaketara bertaratutako guztiei zuen eskuzabaltasunagatik, fase honetan aurrera eramango dugun diseinua ebaluatu eta hobetzeko denbora, gogoak eta ezagutza jartzeagatik. Eskerrik asko!
Onarpenen zerrenda
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...