Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Prozesuaren faseak
-
101/01/2023 - 03/02/2023
Plataforma elkarrekin abiarazten dugu
Fase honetan, tokiko eragileekin akordioak lortzen dira Gi2030 tailerrak egiteko edo lehendik dauden taldeei laguntzeko. Tailerren behin-behineko egutegia argitaratzen da eta prospekzio-agertokiak egitea eskatzen da. Gainera, plataforma prozesuaren topagune eta edukiontzi gisa erabiltzen hasten da.
-
204/02/2023 - 28/05/2023
Galdetzen dugu
Aurrez aurreko 10 tailerren bidez, non unibertsitateko ikasleek parte hartzen duten, Gi2030eko 5 gai nagusietako bakoitzerako galderak aztertzen dira. Topaketa horien helburua, galderak eraikiz, herritarren eta erakundeen arteko ikuspegi partekatu bat aztertzea da, ikertzaileek landutako eta aurkeztutako agertokietatik abiatuta, etorkizunean lankidetzazko gobernantza-agertokiak ahalbidetuko dituen irudimena aktibatuz.
-
329/05/2023 - 31/07/2023
Lehenesten dugu
Aurreko fasean bildu ditugun galderetatik abiatzen gara. Talde motorrak, adituen eta herritarren laguntzarekin, aurreko fasean jasotako galderak kategorizatzeko, hautatzeko, fintzeko eta lehenesteko prozesua eramaten du aurrera, horretarako, Delphi metodoaren adpatazioa erabili da. Fase honetan, 10 galdera hautatzen dira, 2030ean imajinatzen dugun Gipuzkoaren inguruko elkarrizketaren ardatz izango direnak.
-
401/09/2023 - 04/12/2023
Proposatzen dugu
Fase honetan, aurrez aurreko tailer berriek lehenetsitako galderak proposamen bihurtzeko balio dute. Bestalde, hainbat eragileren inplikazioa lortu nahi da, haien ezagutzatik abiatuta proposamen zehatz berriak egin ditzaten. Kasu guztietan, proposamenek aurreko fasean lehenetsitako galderaren bat izan behar dute abiapuntu. Proposamen guztiak plataforman argitaratzen dira, eta bozketa-mekanismo batek balio du parte-hartzaileek interesgarrienak iruditzen zaizkien proposamenak adieraz ditzaten.
-
505/12/2023 - 31/12/2023
Partekatzen dugu
Aurrez aurreko topaketa batek espazio bat sortzeko balio du, prozesuan parte hartu duten pertsonek elkar ezagutzeko eta aurreko hilabeteotan bizi izan dituzten esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten. Gune honetan plataforman jaso ahal izan diren proposamen interesgarrienetako batzuk ere aurreratzen dira. Fase honetan, Ikuspegi Partekatuaren lehen dokumentuaren idazketa osatzen da. Dokumentu horrek gidoi baten forma izango du, eta haren elementuak plataforman egindako proposamenetara bideratuko dira, eta trazabilitatea bermatuko dute aurreko faseetan egindako galderekin.