Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
2030eko Gipuzkoari begira kulturari buruzko galderak erantzungo ditugu
Hilabete hauetan, Gipuzkoaren etorkizunerako garrantzitsuak diren bost gairi buruzko galderak sortu ditugu. Orain, 2030erako gure lurraldearen ikuspegi partekatua eraikitzen lagunduko diguten erantzunak jasotzeko unea da.
Tailer honen helburua da erantzunak sortzea, 2030ean Gipuzkoa nolakoa izatea nahi dugun jakiteko ikuspegi partekatu bat eraikitzen laguntzeko. Hori lortzeko, Oiartzunen antolatzen den “Hitzen lihoa” ekimenaren baitan, Utopia: espekulazio-ariketak hitzaldira joango gara. Bertan, Lorea Agirrek eta Harkaitz Canok, Oier Guillanen gidaritzapean, etorkizun desiragarrien inguruan espekulatzea izango dute abiapuntu: nolakoa da biharko egun desiragarri hori? Arteak eta kulturak zer eginkizun dute irudikapen horretan? Galderak izango dituzte abiapuntu, eta, beharbada, erantzunak jasoko ditugu. Gure aldetik, hitzaldia bukatutakoan bertan partekatutako bisioak eta proposamenak idatzi eta plataforman bilduko ditugu.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...