Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Zientzia, teknologia eta berrikuntza
Honen azken iruzkina
Parte-hartzaileak
14
Taldeak
1
Erreferentzia: g2030-DEBA-2023-01-2
7 bertsio zenbakia (7 etik) ikusi beste bertsio batzuk
Zientzia, teknologia eta berrikuntza gaien gaineko eztabaida gunea.
Iruzkinak, gaiak, aipuak, bizipenak... partekatu!
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Itxi eztabaida
Zein da eztabaida honen laburpena edo ondorioa?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Solasaldia honekin: Oihana Urkidi
Biek ala biek, izaera moldagarria aitortzen diete proposatutako tresnei. Oso ondo deskribatzen du moldagarritasun hau Goikoetxeak, eta nire ustez, Tesconik Internet kontzebitzeko duen moduari ere aplika diezaiokegu: “estatuak ez dauka bihotzik, ez da subjektu bat, berez ona edo txarra. Ondorioz, estatua osatzen duten egitura, praktika, teknika eta harremanen multzoa indarkeria sortzen eta erreproduzitzen eraginkorrak diren arren, ongizatea, inklusioa eta ekitatea sortzen eta erreproduzitzen ere eraginkorrak izan daitezke.” (Goikoetxea, 2017: 17)
Puntu honetara iritsita, Goikoetxearen proposamenean sakondu nahi nuke: hark dioenez, “demos” batek botere lurraldetu bat inplikatzen du eta botere hau praktikan jartzeko, instituzioak erreminta erabilgarriak dira. Instituzioak sortzeko eta kudeatzeko gaitasun gehiago duen herriak autogobernatzeko gaitasun gehiago izango du. Estatua da instituzio kumulu nagusia eta horregatik zentratzen da estatuan Goikoetxearen proposamena
Bai Goikoetxeak eta bai Tesconik, demokratizazioan jartzen dute ongizaterako bidearen gakoa. Goikoetxeak seinalatzen duen moduan, pribatizazioak herritarron botere politikoa murrizten du. Honela, interes propioen arabera jokatuko duten, inork hautatu ez dituen eta herritarren zilegitasunik ez duten eskuetan jartzen dira eskubideak, erabakiak hartzeko ahalmena, instituzio publikoak, ondasun kolektiboa, baliabide naturalak eta abar.
Azken hamarkadetan, estatua fakultateak galtzen ari da hainbat erregulazio eta akordio direla medio. Modu aktiboan eman zaie estatuaren autoritatea herri subiranotasunetik kanpo eraiki diren eta merkatuaren eta enpresa pribatuen interesak babesten dituzten gune supranazionalei. Modu honetan, gure patua eta ongizatea ez dira kolektiboki adostutako zenbait arau orokorren araberakoak izango, kapitala dutenen arauen araberakoa baizik. Exekutiboen, enpresen eta lobbyen agintaldiaren parte dira espazioen eta errekurtsoen esplotazioa, ingurugiroaren kutsadura, aberastasunaren konzentrazioa, prekarizazioa eta ondoez soziala.
Antzekoa diosku Tesconik, monopolizatu gabeko Internet librea aldarrikatzen duenean. Darabilgun Internet eta gure bizitza digitala lau enpresak monopolizatzen dutela seinalatzen du “Gi2030” proiekturako grabatutako bideoan. Enpresa hauek mundu teknologikoan tipikoak diren berrikuntza modeloak proposatzen dituzte, baina modelo hauek ez dute zertan eraldaketa sozialerako positiboak izan. Tesconiren ustez, transformazioa, hoberako izango bada, komunitateek planteatutako metodologia eta estrategia propioen bidez bultzatutakoa izango da.
Ados nago biekin ongizaterako pausuak ez direla sektore pribatuetatik etorriko diotenean. Bat egiten dut Tesconirekin egoera hobetuko bada, kolektiboan eraikitako erraminten bidez izango dela dionean; eta ados nago Goikoetxearekin, estatuak edo instituzioek, jardun kolektibo hau babesteko eta sustatzeko gaitasuna duela dioenean. Boterea esparru publikoan mantentzeak herritarron erabakitzeko ahalmena elikatzen du, eta hau gakoa da ongizatera bidean.
Iruzkinak kargatzen...