Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Ekonomia, energia eta enpresa
Honen azken iruzkina
Parte-hartzaileak
5
Taldeak
1
Erreferentzia: g2030-DEBA-2023-01-4
5 bertsio zenbakia (5 etik) ikusi beste bertsio batzuk
Ekonomia, energia eta enpresa gaien inguruko eztabaida gunea.
Parte hartzeko arraibideak.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Itxi eztabaida
Zein da eztabaida honen laburpena edo ondorioa?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Solasaldia honekin: Aiora
Bestalde, tailerrean ere aipatu dugu oso ideia dela herriko edo hiriko arropa garbigailu komunak erabiltzea, garraio publikoa... eta abar. Hau da, kontsumoa murrizteko irtenbideak bilatzen hasi behar gara eta dagoeneko badaude aukerak hori lortzeko. Askok ez dute horiei buruz jakingo, baina seguraski ia herri guztietan dago arropa garbigailu batzuk dituen dendaren bat, non merkea den arropa garbitzea eta kontsumoa jaisteko pauso handia izan daitekeen.
Honekin ere hein handi batean ados nago. Egia da garraio publikoa eta arropa garbigailu komunak erabiltzea gizarte mailan onura handia ekarriko lukeela. Hala ere, herri askotan badaude ere zerbitzu horiek erabiltzeko aukerak, oso erabilpen maila txikia dute; gehienok komunak diren gauzak baino, norbanakoena gehiago erabiltzeko ohitura handia dugulako. Eta, agian, gizarte mailan ez dagoelako oso ondo ikusia horien erabilpena.
Kaixo, ni ere ekonomiako bigarren saioan izan nintzen, eta aukera paregabea izan zen gai honi buruz gehiago ikasteko. Guztiz ados nago arropa garbigailu komunak eta garraio publikoa erabiltzearekin. Egia da garraio publikoa, nire iritziz, gehiago erabiltzen ari dela, baina, hala ere, jendeak askotan komoditateari begiratzen dio eta nahiago izaten du autoa hartzea. Zer deritzozue?
hori da, guztiz ados zurekin. Jende gehienak komoditateari begiratzen dio eta postu altuagoan jartzen du hori ekonomia baino. Esan beharra dago, hala ere, tailerrean aipatu zen bezala, mugi edota garraio publikoko deskontuak areagotu egin direla eta horrek erabilpena hein handi batean sustatu duela. Izan ere, pertsona gehiago ikusten dira orain garraio publikoan. Beraz, momentuz neurri egoki bat iruditzen zait garraio publikoa sustatzeko jarri duten neurri hau. Hala ere, oraindik asko dago hobetzeko.
Bai, erabat ados. Ni, adibidez, egunero garraio publikoan mugitzen naiz, eta egia da gero eta jende gehiago ikusten dudala. Baina, hala ere, gazte asko ikusten dira eta helduak ez hainbeste. Egia da ibilbide luzeak egin behar izaten dituztenak lanera heltzeko, nahiago izaten dutela autoa erabiltzea, bi autobus edo gehiago hartu beharrean. Hala ere, jende gehiago ari da ohartzen gasolinarekin diru kantitate handiak gastatu behar izaten dituztela eta ingurumenari ez diola bate onurarik egiten.
Iruzkinak kargatzen...