Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Nolakoa da euskal komunitate anitzaren etorkizuna?
Ez-integratua
Gako-hitzak: Nortasunak, Etorkizunak, Euskalduntasunak, Euskofuturismoa
Justifikazioa: Narratiba ilusionanteak sortzeko. Fikzioa jartzeko etorkizunari.
Nori zuzentzen zaio?: Jendartea, agente sozialak, enpresak, erakunde publikoak.
Implikatutako eragileak?: Akademia, sortzaileak (pertsona oro bezala ulertu)
Galdera hori ez da integratu arrazoi hauengatik:
Galdera adituen taldeak garatutako irizpideetatik kanpo dago.
Proposamenarekin lotutako tailerrak:
Gipuzkoa irudikatuz | Proiektuaren aurkezpena
15 Martxoa 2023
17:00 - 19:00
2030eko Gipuzkoako ikuspegi partekatu batetik irudikatu nahi dugu. Interesatzen zaizu egitasmoa?Ba etorri Tabakalerako El Eskonditera 17:00etatik 19:00etara, eta Impact Hub Donostiak urtero antolatzen duen u.lab-en 8. edizioa ospatuko dugu. Testuinguru horretan, U Teoriaren inguruko esperientziak eta kasu praktikoak entzun eta partekatuko ditugu:
Gi2030: Ikuspegi partekatua elkarrekin sortuz Gipuzkoan zehar. Antonio Casado, EHU.
Euskozenoa: Aro berrirako ikuspegi euskofuturistak. Irune Gonzalez, DOT S.Coop.
U tresna kaxa: euskarazko Teoria U tresna-kutxa, Verena Hammes, Impact Hub Donostia.
Landaola: Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioa U Teoria aplikatzen. Manex Aranburu, GOIMEN/LANDAOLA.
Fagor Automationen Kultura Kooperatiboa Bultzatzen Ulab 2x- ekin. Isabel Gonzalez eta Mikel Serrano.
Ondoren, World Café formatuan, U Teoria hainbat testuinguru eta errealitatetan aplikatzeko dauden oztopoak eta aukerak aztertuko ditugu, hala nola, administrazio publikoan, enpresa-munduan edo gizartean.
Topaketa doakoa da eta mokadu txiki bat izango dugu El Eskonditeko gure lagunen eskutik. IHDn edo hemen izena eman (kontu bat zabalduz gero) eta ospatzera etorri besterik ez duzu egin behar.
Talde teknikoak laguntza emango du parte-hartzaileren batek zailtasunak baditu. Kontua zabaltzean zalantzarik edo zailtasunik baduzu, info@gi2030.eus helbidean aurkituko gaituzu.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Hau oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, gai hau guk uste dugun baino gertuago daukagu. Gazteontzat baliagarria zaigu ikuspuntu desberdinak partekatzea.
Iruzkinak kargatzen...