Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Nola lor daiteke gobernariek, legegileek, herritarrengandik hurbilago dauden erabakiak eta ekintzak aurrera eramatea?
Integratua
Atera daitezela burbuiletatik, har ditzatela herritarrak beren kasuak entzuteko, Ingalaterran bezala
Gako-hitzak: Entzute/enpatia falta
Nori zuzentzen zaio?: Gizarte-eragile guztiak.
Galdera hau honako arrazoi hauengatik integratu da:
Galdera Proposatzen dugu faseko erantzunak lantzeko tailerretan sartuko da.
Proposamenarekin lotutako tailerrak:
Gipuzkoa irudikatuz | Proiektuaren aurkezpena
15 Martxoa 2023
17:00 - 19:00
2030eko Gipuzkoako ikuspegi partekatu batetik irudikatu nahi dugu. Interesatzen zaizu egitasmoa?Ba etorri Tabakalerako El Eskonditera 17:00etatik 19:00etara, eta Impact Hub Donostiak urtero antolatzen duen u.lab-en 8. edizioa ospatuko dugu. Testuinguru horretan, U Teoriaren inguruko esperientziak eta kasu praktikoak entzun eta partekatuko ditugu:
Gi2030: Ikuspegi partekatua elkarrekin sortuz Gipuzkoan zehar. Antonio Casado, EHU.
Euskozenoa: Aro berrirako ikuspegi euskofuturistak. Irune Gonzalez, DOT S.Coop.
U tresna kaxa: euskarazko Teoria U tresna-kutxa, Verena Hammes, Impact Hub Donostia.
Landaola: Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioa U Teoria aplikatzen. Manex Aranburu, GOIMEN/LANDAOLA.
Fagor Automationen Kultura Kooperatiboa Bultzatzen Ulab 2x- ekin. Isabel Gonzalez eta Mikel Serrano.
Ondoren, World Café formatuan, U Teoria hainbat testuinguru eta errealitatetan aplikatzeko dauden oztopoak eta aukerak aztertuko ditugu, hala nola, administrazio publikoan, enpresa-munduan edo gizartean.
Topaketa doakoa da eta mokadu txiki bat izango dugu El Eskonditeko gure lagunen eskutik. IHDn edo hemen izena eman (kontu bat zabalduz gero) eta ospatzera etorri besterik ez duzu egin behar.
Talde teknikoak laguntza emango du parte-hartzaileren batek zailtasunak baditu. Kontua zabaltzean zalantzarik edo zailtasunik baduzu, info@gi2030.eus helbidean aurkituko gaituzu.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Solasaldia honekin: Irati Moreno
Tailer hau oso garrantzitsua iruditzen zait. Izan ere, politikan adituak ez garen ikasleontzako baliagarria da honetaz informazioa jasotzea, eta besteen iritziak entzunez, irteera bat bilatu dezakegu.
Erabat ados nagu zurekin, Irati. Besteekin batera eztabaidatuz eta hauen iritziak entzunez, politikari buruz daukan ikuspegia eta jakintza zabaltzen zaigu. Hori ezinbestekoa da etorkizunean iritzi kritiko bat eraikitzeko.
Iruzkinak kargatzen...