Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Tailerretan ikusiko dugu elkar!
Gi2030 proiektuaren bigarren fasean murgilduta gaude. “Galdetzen dugu” fasea deitu duguna. Fasea Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Campuseko Fakultate ezberdinetan aurrera eramaten ari garen tailer ezberdinek osatzen dute. Otsailaren 21ean eman genien hasiera tailerrak ospatzeari. Lehenengo tailerraren gaia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza izan zen.
Tailerretan aurrera eramaten den lanketaren ondorio bezala, tailer bakoitza amaitu ondoren, galderen uzta plataforman argitaratuko da, Gi2030en parte hartzen duten beste pertsona batzuek irakurri, komentatu eta/edo babestu ahal izan ditzaten (interakzio digitala). Tailer berri bakoitzean plataformari galderak egiten jarraituko da, eta plataforman parte hartzen duten pertsonek haiekin elkarreragin ahal izango dute, iruzkin edo laguntza bidez.
Dagoeneko ospatutako tailerretan landu ditugun gaiak hurrengoak dira: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza; Klima, Krisi Ekologikoa eta Lurraldea, eta Ekonomia, Energia eta Enpresa.
Zein pertsonek hartu dute parte ospatutako tailerretan? EHUko ikasleak (gogoratu ikasleek 0,5 kreditu eskuratzeko aukera dutela), EHUko irakasle eta ikerlariak, administrazio publiko ezberdinetako langileak eta elkarteetako kideak.
Hurrengo tailerrean elkar ikusiko dugu?
Onarpenen zerrenda
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
1 iruzkin
Kaixo! Beste iruzkin batzuetan orokorki esan den bezala, ikusi dezakezu irudian nolakoa den taller hauen funtzionamendua. Bertan ederki islatzen da prozesu parte hartzaile bat dela, leku bat non errespetu osoz entzun eta komentatzen ditugun gure buruhausteak. Beraz, badakizu... animatu hurrengora!
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...