Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Pertsonak: Etorkizunak Irudikatzen
Oraingoan etorkizuna irudikatu nahi izan dugu Pertsonen esparrutik abiatuta. Horretarako, ikertaldearekin batera, Psikologia Fakultateko gela batean ikasle eta irakaslez osatutako talde batek Gipuzkoaren etorkizuna bideratuko duten galdera garrantzitsuak aktibatzeko lehen urratsak eman ditu.
Carlos Mataix, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Antolakuntza Ingeniaritza Saileko irakaslea eta Unibertsitate bereko Giza Garapenerako Teknologiako Berrikuntza Zentroko (itdUPM) zuzendariak eman dio hasiera saioari. 8 minutu baino gutxiagoan, 2030erako duen ikuspegia zertan oinarritzen den azaldu du: bidezko trantsizio energetikoa, berrikuntza soziala ahazten ez duen berrikuntza teknologikoan oinarritzen dena, eta eragile publiko, pribatu eta sozialen arteko lankidetza sortzaile eta eraldatzaile baterantz doana.
Adituaren pilulek pentsatzen hasteko tresnak eman dizkiete parte-hartzaileei. Aurreko saioetan egin bezala, bi taldetan bildu gara, eta Mataixek plazaratutako ikuspegia errazten eta oztopatzen duten faktoreak azpimarratu ditugu, baita haren planteamenduak aurreikusten ez dituen ondorioak ere.
Ondoren, faktore horiek ardatzetan bildu dira. Lehenengo hirurak ikerketa-taldeak proposatuta, eta hurrengoak, parte-hartzaileek beraiek proposatuta. Hemen ateratako ideiak laburbilduta:
- Trantsizio energetikoak sortuko dituen beharrei aurre hartzea
- Informazio asko eskura dugu, eta informazio iturri asko (faktore positibo bezala)
- Aktore publiko/ pribatu/ sozialen arteko elkarlana
- Batasun politikoa zaila da, edo batasun politikorik ez dago
- Adostasunera iristeko besteen lekuan jartzeko gaitasunak garatu beharra, iritzi desberdinak errespetatuz
- Mugimendu sozialen eta kontzientzien (ekologismoa, bigarren eskuko kontsumoa…) kapitalizazioa. Borrokak identitario bilakatzen dira (bizitza-eredu bat balira bezala) eta gutxi batzuentzat daude eskuragarri
- Publikoaren pribatizazioak arrakala soziala handitu dezake
- Trantsizio energetikoa eta justizia soziala
- Krisi ekonomikoa aukera bezala ulertu trantsizio energetikoa aurrera eramateko (ez bakarrik oztopo bezala)
- Badago trantsizio energetikoan atzetik geratuko den jendea
- Gizarteko banako guztiak ezin dira moldatu aldaketa teknologikoen erritmoetara
- Bidezko trantsizio batetara jo behar dugu, bestela kaoserantz goaz (guda, migrazioak, desastre orokorra)
- Politika eta enpresek “indartsuenaren legea” aplikatuko dute, ez sektore sozialari mesede egiteko, baizik eta mundua eta sektore zaurgarriak beraien menpe dituztenei mesede egiteko. Adibidez, hezkuntza pribatizatzeak onura ekonomiko handiagoa emango lioke (klase boteretsuari) hezkuntza bera behar dutenei baino
- Testuinguru neoliberala/ Enpresen gehiegizko boterea
- Testuinguru neoliberal kapitalista honetan ez da ikusten elkarlanaren edo adostasunen beharra
- Gizabanako/ herritarrek eragiteko duten ahalmen mugatuak
- Testuinguru ekonomikoak pisu handia du. Krisi ekonomikoak inbertsioa zaildu egiten du. Momentu edo egoera egokian gaude inbertsio handiak egiteko?
- Enpresen erantzukizuna norbanakoaren erantzukizunaren gainetik egon beharko litzateke
- Norbanakoaren kontzientzia eza, urgentziaren pertzepzio ezarekin lotua
- Krisi klimatikoaren ondorio zuzenak ez ditugu pairatzen (kontzientzia hartzeko faktore negatibo bezala)
- Administrazio publikoaren lidergoa
- Krisi klimatikoren aurkako borrokan administrazio publikoak izan behar du lidergoa
- Enplegagarritasuna/ lan-markoa
- Zein enplegu suntsitu?
- Zeintzuk izango lirateke lan berriak?
- Zein enplegu sortu?
- Harreman geopolitikoak
- Estatuen artean ez dago batasunik zein etorkizunerantz goazen erabakitzerako orduan
- Giro morala, soziala, emozionala
- Desmotibazio giroa, neke soziala eta egoerari buelta emateko gai izango den haserrea (faktore negatibo bezala ulertua, haserreak pesimismora eraman ahal baikaitu)
- Desmotibazio giroa, neke soziala eta egoerari buelta emateko gai izango den haserrea (faktore positibo bezala ulertua, haserreak aktibazio politikora eraman ahal baikaitu)
- Denborak eta epeak (adb. Epe luzera legislatzea edo epe laburrera)
Tailer honetako bigarren saioan, apirilaren 19an, ardatz hauetatik abiatuko gara alor hauetako esku hartze politikoa gidatuko duten galderak egiteko. Apuntatu zaitez!
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Kaixo, pertsonari buruzko tailer honetan oso eremu zabal batean aritu ginen. Pertsonari lotuta alderdi desberdinetaz hitz egin eta ideiak bildu genituen. Ekonomiarekin ere lotu izan genuen gai hau eta denen iritziak ezagutzeko aukera eduki genuen ere. Gogo asko ditut bigarren tailerrerako, bertan pgaldera eta proposamenak egiteko aukera edukiko dugulako.
Iruzkinak kargatzen...