Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Ekonomia: energia eta enpresari buruzko galderak uztatuz
Ekonomia: energia eta enpresari buruzko tailerraren bigarren saioan, aurreko topaketan hasitako lanari jarraipena eman diogu. Parte-hartzaileak tailerrera ekarri dituzten kezkak, jakin-min edota esperientzia pertsonalak partekatu ondoren, lau taldetan banatu gara Word Cafe dinamikari ekiteko.
Aurreko saioa trantsizio energetiko berde baterantz aurrera egiteko funtsezko ardatz tematiko batzuekin amaitu bagenuen, oraingoan ardatz horietatik abiatu gara prozesua gidatuko duten galderak aktibatzeko. Horretarako, parte-hartzaileek gai hauek landu dituzte:
- Deskarbonizazioaren erronkak eta aukerak
- Zein neurpen sistema eta zein irizpideren arabera jarriko dugu martxan alternatiba efizienteagoak baloratzeko
- Produkzioa handitu eta kontsumoa murriztu
- Enpresen transformazioa
- Tradizioak, kultura, kontzientziazioa, gizarte erantzukizuna
- Garrantzi handiagoa ematen diogu tradizioari edo kulturari, kontsumo arduratsuarekin lotutako konponbideak pentsatzeko orduan (Adb. Parke eolikoak jarri). Estetika kontu bat da? (Green-green dilema: zein puntura arte gaude prest sakrifizioak egiteko, biodibertsitatearen ikuspuntutik?)
- Energiaren kontsumoa eta kudeaketa
- Kontsumo orokorra murriztu
- Energetikoki defizitarioa den herrialdea gara
- Energiaren jabetza
- Boterea zalantzan jarri. Nork izango du energia hori kudeatzeko boterea/ eskumena? Monopolio bat dago
- Alternatibetan/ aurreikusten ez diren kudeaketa gestioetan pentsatu, enpresa pribatuarekin, herritar eta komunitatearekin, eta administrazio publikoarekin lotuta
Ekonomia, zuzenbidea edo filosofia bezalako diziplinetatik, parte-hartzaileek beren esperientzia eta ezagutzak erabili dituzte trantsizio energetikoari buruzko galderak sortzeko. Erronka ederra!
Gai bakoitza mahaika landu da, dinamizatzaile baten laguntzarekin. Kafez eta pastaz lagunduta, parte-hartzaileak lau mahaietatik hirutan ibili dira, prozesuaren hurrengo faseetan erantzun beharreko galderak taldeka hausnartzen, eztabaidatzen eta adosten. Ariketa honek hogeita bat galdera sortu ditu, eta komunean jarri ditugu saioa amaitutzat eman aurretik. Galderak hemen kontsulta ditzakezu, eta nahi izan ezkero zure atxikimendua adierazi.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Ni ere tailer honetan egon nintzen. Nahiz eta lehenengo saiora ez joan, bertakoekin hitz egin ostean, aurreko saioko gaietan sakondu genuen. Gutxitan izaten da horrela eztabaidatzeko aukera, benetan aukera interesgarria eta gomendagarria iruditzen zait, gai hauen inguruan hausnartzea.
Iruzkinak kargatzen...