Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Ekonomia: energia eta enpresari buruzko galderak uztatuz
Ekonomia: energia eta enpresari buruzko tailerraren bigarren saioan, aurreko topaketan hasitako lanari jarraipena eman diogu. Parte-hartzaileak tailerrera ekarri dituzten kezkak, jakin-min edota esperientzia pertsonalak partekatu ondoren, lau taldetan banatu gara Word Cafe dinamikari ekiteko.
Aurreko saioa trantsizio energetiko berde baterantz aurrera egiteko funtsezko ardatz tematiko batzuekin amaitu bagenuen, oraingoan ardatz horietatik abiatu gara prozesua gidatuko duten galderak aktibatzeko. Horretarako, parte-hartzaileek gai hauek landu dituzte:
- Deskarbonizazioaren erronkak eta aukerak
- Zein neurpen sistema eta zein irizpideren arabera jarriko dugu martxan alternatiba efizienteagoak baloratzeko
- Produkzioa handitu eta kontsumoa murriztu
- Enpresen transformazioa
- Tradizioak, kultura, kontzientziazioa, gizarte erantzukizuna
- Garrantzi handiagoa ematen diogu tradizioari edo kulturari, kontsumo arduratsuarekin lotutako konponbideak pentsatzeko orduan (Adb. Parke eolikoak jarri). Estetika kontu bat da? (Green-green dilema: zein puntura arte gaude prest sakrifizioak egiteko, biodibertsitatearen ikuspuntutik?)
- Energiaren kontsumoa eta kudeaketa
- Kontsumo orokorra murriztu
- Energetikoki defizitarioa den herrialdea gara
- Energiaren jabetza
- Boterea zalantzan jarri. Nork izango du energia hori kudeatzeko boterea/ eskumena? Monopolio bat dago
- Alternatibetan/ aurreikusten ez diren kudeaketa gestioetan pentsatu, enpresa pribatuarekin, herritar eta komunitatearekin, eta administrazio publikoarekin lotuta
Ekonomia, zuzenbidea edo filosofia bezalako diziplinetatik, parte-hartzaileek beren esperientzia eta ezagutzak erabili dituzte trantsizio energetikoari buruzko galderak sortzeko. Erronka ederra!
Gai bakoitza mahaika landu da, dinamizatzaile baten laguntzarekin. Kafez eta pastaz lagunduta, parte-hartzaileak lau mahaietatik hirutan ibili dira, prozesuaren hurrengo faseetan erantzun beharreko galderak taldeka hausnartzen, eztabaidatzen eta adosten. Ariketa honek hogeita bat galdera sortu ditu, eta komunean jarri ditugu saioa amaitutzat eman aurretik. Galderak hemen kontsulta ditzakezu, eta nahi izan ezkero zure atxikimendua adierazi.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
11 iruzkin
Tailer honetan egon nintzen eta oso interesgarria izan zen. Egia esan, ekonomian inoiz ez naiz oso aditua izan baina proiektu honi esker gaur egun mundu mailan dauden gatazkak hobeto ulertu ditut eta horiek saihesteko proposamenak egiten aritu ginen. Asko omendatzen dut saioren batera joatea!
Solasaldia honekin: Paula
Tailer honi esker ezagutza gehiago izatea lortu dut ekonomian eta honen inguruko arazoen inguruan. Gomendagarria da, gai serio batzuk modu egokian tratatzen dituztelako eta horrela, kontzientzia bat ezartzen digutelako arazo hauen inguruan.
Egun on Paula, arrazoi duzu eta gainera oso ongi dago kreditu erdia lortzeko aukera ematea ikasleak animatzeko.
Ni ere tailer honetan egon nintzen. Nahiz eta lehenengo saiora ez joan, bertakoekin hitz egin ostean, aurreko saioko gaietan sakondu genuen. Gutxitan izaten da horrela eztabaidatzeko aukera, benetan aukera interesgarria eta gomendagarria iruditzen zait, gai hauen inguruan hausnartzea.
Solasaldia honekin: Paula
Goian esandakoaz gain, harrera bikaina jaso genuela aipatzea ere garrantzitsua iruditzen zait. Gogo gehiagorekin joatea egiten baitzuen haien harrerak.
Bai, egia esan oso harrera izan genuela aipatu beharra daukat. Izan ere, gure galderei gogoz erantzun zieten, eta eroso sentiarazten ere lagundu ziguten.
Solasaldia honekin: Aitziber Zubeldia
Gainera, asko gustatu zait saioaren dinamika, world café deritzona. Izan ere, dinamika honi esker talde txikitan egiten dira eztabaidak. Horrela errazagoa eta erosoagoa izaten da bakoitzak bere iritzia ematea talde handian baino. Gainera, dinamika honekin, postu ezberdinetatik pasa zaitezke, gai ezberdinak lantzen.
Guztiz ados, Aitziber. Harreraz gain, dinamika ere asko gustatu zitzaidan. Izan ere, talde handian egonez gero, gehiago gordetzen gara gure barruan eta gehiago kostatzen zaigu pentsatzen duguna azalaraztea. Beste moduan, ordea, hitz egitera animatzen zaituzte eta zure iritzia modu erosoago batean islatzen duzu talde txikietan. Hortaz, benetan modu interesgarria jendeak parte hartzea nahi bada.
Bestalde, aipatu beharra dago galdera onak sortzea ez dela erraza. Gure taldean galdera on batera iritsi ahal izateko, aurretik gaiaren inguruko ideiak mahai gainean jarri genituen, eta ondoren proposatuko galdera bati heldu genion, eta galdera hori fintzen eta zailtzen joan ginen. Azkenean galdera interesgarri batzuetara iristea lortu genuen.
Ekonomiako bigarren saioan guztira lau talde ezberdin egin genituen, eta world café dinamikarekin hiru txokotan parte hartzeko aukera izan genuen, gaiaren inguruko adar ezberdinak landuz eta galdera desberdinak lortuz. Gomendagarria denentzat!
Kaixo, esan beharra daukat asko harritu nauela tailer honek, onerako. Gainera, ahalik eta erosoen sentiarazten dituzte partaideak, zirkulu batean jarriz denen aurpegiak ikusiz eta ura, kafea eta pastak eskainiz. Eskerrik asko!
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...