Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Oraingoan Zientzia: teknologia eta berrrikuntzari buruz pentsatzen aritu gara
Tailerrek aurrera jarraitzen dute! Azkena, Zientzia: teknologia eta berrikuntzak gizarte-eraldaketan duen eraginetan arreta jarri du Gipuzkoak etorkizunean dituen erronkak lantzeko. Lehen saio hau, hurrengoan galdera bilakatuko ditugun ardatz tematikoak eta faktore analitikoak bilatzera bideratu dugu.
Dinamika aurkeztu ondoren, Susanna Tesconi Universitat Oberta de Catalunyako irakasle eta Mussol ikerketa taldeko kideak hausnarketa bateratua aktibatzeko pilulak eman dizkigu. Bi taldetan, parte-hartzaileek Tesconik berrikuntzari egindako hurbilpenaren inguruan eztabaidatu dute. Lehenik eta behin, bere proposamena errazten eta oztopatzen duten faktoreak proposatu dituzte, baita bere ikuspuntuak aurreikusten ez dituen itzalak edo ondorioak ere. Hori guztia parte hartzaileek ardatz tematiko handietan antolatu dituzten post-itsetan islatu da.
Hauek dira adostutako ardatzak eta faktoreak:
- Gizarte berrikuntza vs. Berrikuntza teknologikoaren monopolioa
- Interes ekonomiko handia dago Osasun Mentaleko sendagaiak bultzatzeko, eta sendagaiok eraginkorrak ez izateko interes bat dato. Honekin negozioa egiten da.
- GPT4 txata erabiltzeak teknologiarekiko mendekotasun handiagoa eragiten dio gizakiari
- Teknologiaren erabileraren erregulazio desegokia.
- Garapen teknologikoak finantzaketa behar du
- Industria mantentzeak onurak eskatzen ditu
- Rol desberdinak: kontsumitzaileak vs. Herritarrak
- 2030eko agendan sakontzea
- Mugimendua dago (enpresak agendarekin lerrokatutako aldaketak sartzen hasten dira)
- Arazoari eustea, 2030ari zuhurtziaz aurre egiteko
- Ikuspegi ekonomikoa eta soziala oso desberdinak dira, eta agian bateraezinak
- Azpiegitura digital libreak
- Eskalako arazoak - nola igaro hobbytik hedapen masibora pizgarri ekonomikorik ez badago
- Mendekotasun-arazoak - egungo azpiegiturak baldintzatu egiten du harekin egin daitekeena eta egin ezin dena
- Giza harremanak
- Inoiz baino gehiago gaude konektatuta, eta horrek aukera ematen du beste kultura batzuk, beste gizarte-talde batzuk edo gizarte-talde bereko jende gehiago ezagutzeko.
- Konexio sozialen kalitatea galtzea eragiten duen hiperkonexio teknologiko bat dago (adibidez, adinekoak Osakidetzaz kexatzen dira, telefono bidezko hitzorduak), eta nahasmendu mentalak sortzen ditu.
- Nola lortu kalitate bera presentzialtasunak eskaintzen dituen giza harremanetan, dauden eta datozen teknologiekin (berrikuntza teknologikoak)?
- Askatasunak, eskubideak, erregulazioa
- Ziberdelitua
- Eskubideak murriztea
- Monopolioen aurkako erregulazioa
- Ahalduntze komunitarioa konektibitatearen bidez
Hurrengo topaketan, atxikimendu gehien jaso dituzten ardatz tematikoetatik abiatuko gara (bozkatzeko, hemen), zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloan Gipuzkoaren ikuspegi partekatuaren eraikuntza gidatuko duten galderak eraikitzeko. Hurrengo tailerrean itxarongo zaitugu, eman izena!
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Kaixo, Aiora, eskerrik asko galderagatik. Bai, apirilaren 26an, 13:30etan egingo dugu toki berdinean: Informatika Fakultateko 3. solairuan. Etorri eta lagunak ekarri!
Izena emateko: Zientzia: berrikuntza eta teknologia | Bigarren saioa 😁
Iruzkinak kargatzen...