Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Azken txanpara iristen... Zientzia: teknologia eta berrikuntzaren inguruan galdera berriak
Tailerren azken txanpara hurbiltzen ari garen arren, etorkizun desiragarrietara heltzea bideratuko duten galderak lantzen jarraitzeko ahaleginak bizi-bizirik dirau. Orain arte bezala, ikerketa-taldeak UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko ikasleak deitu ditu, Zientzia: teknologia eta berrikuntza gaiari buruz hasitako tailerrari jarraipena emateko.
Bigarren saio honetan, lehen topaketatik atera ziren gaien aukeraketa izan dugu abiapuntu, prozesuaren hurrengo faseetarako motor izango diren galderak biltzeko.
Aurreko dinamiketan, World Kafea izan da ideiak trukatzeko eta galderak elkarrekin sortzeko aukeratutako metodologia. Oraingoan, ordea, Megatendentziako Kartak testatu nahi izan ditugu, Sitrak, Finlandiako Berrikuntza Funtsak, 2030erako etorkizunak irudikatzen laguntzeko garatu duen proposamen bat. Joera globalei buruzko txosten batek emandako datuetatik abiatuta, karta hauek gure buruak eta hurbilen ditugun errealitateak tendentzia hauek ezarritako testuinguruaren baitan irudikatzeko zubi gisa balio digute.
Diagnostikotik eta datuetatik abiatzen gara horietatik haratago joateko. Alegia, pentsamendu kritikoa eta irudimena aktibatzeko. Lan-estrategia honi esker, aurreikusi gabeko gaiak sartu ahal izan dira, hala nola adimen artifiziala eta EAEko arrantzaren etorkizuna, teknologia berriekin duen harremanaren ikuspegitik.
Topaketak utzi dizkigun sei galderekin, proiektuaren fase honetako ibilbidearen amaierara ari gara hurbiltzen. Hurrengo geldialdia, Ongizatea: osasuna eta zaintza. Apuntatuko?
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...