Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Iritsi da Gipuzkoako kanpuseko azken tailerra!
Iritsi da azken tailerra. Duela egun batzuk, galderen eraikuntza kolektiborako fasea itxi genuen, hainbat frontetatik mehatxatuta dagoen gai bati buruz gogoeta egiteko: ongizatea, osasuna eta zaintza. Tailerreko bigarren saioa zen. Aurreko hitzorduan, ikasleek, ikertzaileek eta hainbat administrazioetako agente teknikoek hain konplexua den gai baten nondik norakoak landu zituzten, ardatz tematiko nagusiak identifikatuz. Azken tailer honetan analisiari jarraipena eman genion, prozesuaren hurrengo faseek gidatu beharko dituzten galderak eraikiz.
Ohi bezala, saioa bideo-pilula batekin hasi genuen, oraingoan, Pasaia Herrilab-i buruzkoa, alegia, Pasaiako udalerrian zaintza-ekosistema lokalizatu bat sortzera bideratutako proiektua. LAIAN izena duen eta Etorkizuna Eraikiz-ek proposatutako lankidetza-ereduari buruzko dokumentaletik ateratako bideo zati honek eztabaida aktibatu eta ondorengo galderak sortzeko pizgarria izan zen.
Bi ardatz tematiko landu ziren: batetik, indarkeriak, eta, bestetik, gazteak eta osasun mentala. Indarkeriari buruzko mahaian, gaiari modu zabalean heldu zitzaion, ongizate emozionalaren eta zainketen ideiaren inguruan hautematen ditugun gatazkak eta oztopoak aztertuz. Garrantzitsua da zaintzarako denbora izatea, eta, beraz, produktibitatea guztiaren gainetik jartzen duen gizarte eredu batek antsietatea sortzen digu. Halaber, ez zegoen argi non jarri lehentasunak, kalteak murriztean edo prebenitzean, baina taldeari iruditu zitzaion lotura komunitarioak indartzea beti lagungarria izango dela babes-mailak hobetzeko. Mendekotasuna duten pertsonen zaintzan, pertsona guztiek tratu duina jaso dezaten minimo batzuk bermatzea beharrezkoa zela ikusi zuen mahaiak.
Gazteei eta osasun mentalari buruzko ardatza lantzeko mahaiak smartphone-n erabilera (sare sozialak, plataformak, influencer-ak) faktore kausal nagusi gisa azpimarratu zuen. Honek errealitatearen ikuspegi desitxuratua eragiten die gazte askori, muturreko kasuetan antsietate, depresio- eta stres-krisiak eragiten dituena, baita ideia-krisi suizidak ere. Horri buruzko hainbat gai eztabaidatu ziren: arazoa ez direla teknologia berriak eta gazteak, baizik eta horien erabileran eta emozioen kudeaketan heztea. Nerabezaroan, garapen pertsonalerako faktore bat hurkoekin konparazioak egitea da, baita erreferenteen edo taldearen parte sentitzearen beharra. Eta puntu honetan geure buruari galdetzen diogu, nola lagun dezake gizarte honek bizi-prozesu hauek pertsona kaltetu gabe gara daitezen? Era berean, sare sozialekin lotutako jokabideetan eta arazoetan gurasoen hezkuntza-herentziak duen eraginarekin zerikusia duten gaiak jorratu ziren. Baita terapia psikologia zer den eta zer ez den argitzeko beharra, etorkizuneko testuinguru zalantzagarri batean gazteen espekatatiben kudeaketak duen garrantzia eta komunikazioa errazteko eta estereotipoak apurtzeko gazteen eta helduen arteko bi norabideko elkarguneen beharra ere.
Ideia zaparrada honekin, eta gure saskiari gehitu dizkiogun 13 galderekin, GI2030 prozesuaren bigarren fasea ixtera goaz. Ez kezkatu, laster etorriko baitira hurrengo faseei buruzko nobedadeak!
Onarpenen zerrenda
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Ha sido una sesión muy dinámica en la cual se han abordado temas muy interesantes. Me he dado cuenta de que se comparten las mismas inquietudes en diferentes grupos de edad y que todos hemos intentado tratarlos desde un punto de vista ligado al progreso, avance y mejora de la sociedad.
Ha sido muy gratificante asistir!! 😁
Iruzkinak kargatzen...