Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Hirugarren faseko topaketak
#Gi2030 prozesuaren hirugarren fasea hasi berri dugu, maiatzaren 29tik uztailaren 31era. Fase honetan, dinamika konbergentea hasi dugu: irudimen kolektiboari eta axola zaizkigun galderak eraikitzeari ekin ondoren, kolektiboki eman nahi dizkiegun erantzunak zehazten hasi gara. Nola egingo dugu? Hiru bide, digital zein aurrez-aurre, jorratuko ditugu:
1. Delphi
Aditu-aritu talde bat sartu dugu prozesuan (“adituak eta arituak” zentzu zabalean, unibertsitateko langileak, gizarte-erakundeak eta erakundeak barne hartuta), eta 10 laguneko hiru taldetan banatuko dira. Pertsona horiek trantsizio hirukoitzaren inguruan (demografiko-soziala, teknologiko-digitala eta ekologiko-energetikoa) jasotako galderen egokitasuna ebaluatuko dute, bidezkoak ez direnak baztertuz, antzekoak taldekatuz, etab. Hori plataformatik kanpoko bi txandatan egindako inkesten bidez egingo da, Delphi metodoa egokituz, eta 6 galdera finalisten proposamen arrazoitua izango du emaitza.
Honako lau irizpide erabiliko ditugu galderak fintzeko gida gisa:
- Galderak desberdintasun sozialak murriztearekin lotutako gaiak jasotzen ditu.
- Galderak kultura demokratikoa hobetzearekin zerikusia duten gaiak barne hartzen ditu.
- Galdera Gipuzkoako lurraldearen gaitasunei aplika dakieke
- Toki-erakundeek eskumenak dituzte galdera honek jorratzen duen gaian
2. Aurrez-aurreko topaketak
Uztailean aurrez aurreko bi topaketa egingo ditugu Donostiatik kanpo. Bata Gipuzkoako barnealdean, Zegaman uztailaren 1ean (programa argitaratu dugu plataforma honetako Tailerrak atalean), eta bestea kostaldean, Itziarren 8an. Bi larunbat arratsaldean, herritarrekin batera, lankidetzazko gobernantzaren inguruan bildu ditugun galderak lantzen jarraituko dugu, beste 4 "galdera finalistak" adostu ahal izateko. Hitzaldiak eta jarduera artistikoak izango dira, ikaskuntza komunitarioarekin modu gozagarriaz esperimentatzeko.
3. Lehen txostena
Uda osoan zehar, 10 galdera finalisten inguruan erantzunak esploratzeari ekingo diogu, aditu-aritu taldearekin eta literatura espezializatuarekin. Txostena lantzen ariko gara prozesu hori dokumentatzeko eta irailaren hasieran, 4. fasea hasten denean, plataformara eramango dugu. Horrela, galderen eta erantzunen gainean ikuspegi partekatua eraikitzen jarraitu ahal izango dugu, Gipuzkoako beste herri batzuetako aurrez aurreko topaketa berrietan.
Zegama eta Itziarko topaketetan parte hartu nahi baduzu, tailerretan izena eman edo info@gi2030.eus helbidera idatzi dezakezu. Zure laguntza oso garrantzitsua da! Nork bere alea jarrita, aurrera egingo dugu Gipuzkoarako ikuspegi partekatua eraikitzen.
Onarpenen zerrenda
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...