Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Kultura, euskal pentsamendua eta partaidetza: Gi2030 Festibala Zegaman
Hilabete luzez UPV/EHU-ko Gipuzkoako kanpusean galderak erein ostean, bada garaia Gi2030 unibertsitatetik atera eta Gipuzkoako txoko desberdinetara eramateko! Bide honetan lehenengo geldiunea Zegama izan da. Goierriko herri honetan ikerketa proiektua ezagutarazi nahi genuen, orain arte egindakoa erakutsi eta zenbait aurrerapauso ere eman, baina ez edozein modutara… nola, eta Gi2030 Festibala antolatuz!
Gi2030ren erara prestatutako festibal honetan larunbat arratsaldea igaro dugu kultura, euskal pentsamendua eta partaidetza batuz: Joxe Azurmendi filosofo zegamarra gurekin izan dugu Iñaki Zabaletak (UPV/EHU) haren pentsamenduaren inguruan maisuki emandako hitzaldiaren bidez.
Zabaletaren ostean zegamako auzokideen txanda heldu da. Hitza beraientzat, orain arte Gipuzkoako UPV/EHU-ko kanpuseko tailerretan eraikitzen joan garen, eta prozesuaren hurrengo faseetan erantzungo diren galdera nabarmenenak hautatzeko, dinamika parte-hartzaile baten bidez. Lankidetzazko gobernantzari ertz desberdinetatik heltzen dioten zortzi galdera eraman ditugu Zegamara, eta birekin bueltatu. Hauek dira sailkatutako galderak:
- Nola bermatu interes kolektiboak ez direla interes pribatu/partikularrrak?
- Erabaki guneetan, nolakoa izan behar da parte hartzea? Zeintzuk dira mugak/ non parte hartzen da/ nortzuk parte hartzen dute?
Dinamikaren deskribapena, eta ariketak utzitako emaitzen sistematizazioa hemen dago eskuragai.
Trukean, zegamatarrek Bitoriano Gandiagak txakolinaren inguruan idatzitako zenbait poema jasotzen dituen liburuaren aurkezpena entzun dute, “Gandiagaren txakolina, edo berrikuntza arinaren artea”, baita liburuaren ale bat etxera eraman ere! Topaketari bukaera emateko poesiatik abestira egin dugu salto, eta, ardoa, irakurketarako arrazoi ez ezik, musikarako abagune ere izan da, Morau eta Beñardok emandako “Ardo” disko-liburuaren ikuskizunarekin.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...