Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Gi2030 proiektua aurkeztu dugu "Etorkizuneko Gipuzkoaren ikuspegi partekatua eraikiz" Uda Ikastaroan
Joan den irailaren 8an, Miramar Jauregian, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUk elkarlanean antolatutako “Etorkizuneko Gipuzkoaren ikuspegi partekatua eraikiz” Udako Ikastaroan ehun bat parte-hartzaile bildu ziren. Agente unibertsitario, politiko eta teknikoen arteko topagune honek zuen lankidetzazko gobernantzak hainbat eskalatan ezartzen dituen esperientziei, galderei eta erronkei buruz hausnartzeko aukera eman, eta Gi2030 proiektuak 9 hilabeteren ostean egindako ibilbidearen aurrerapenak partekatzeko.
Cristina Monge Zaragozako Unibertsitateko irakasleak eta Anthony Zacharzewski Democratic Societyko presidenteak gobernantzak nazioartean eta Europan dituen erronkak diagnostikatu zituzten. Eurek proposatutako argazkiak testuinguru bat eman zigun, lankidetzan eta gaitasunen sustapenean oinarritutako gobernantza-moduekin esperimentzera bideratutako proposamenak planteatzeko.
Honi buruz eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ikuspegi partekatua bultzatzeko duen programari buruz hitz egin zuen Irune Berasaluzek, Gobernantzako Foru Diputatuak. Gi2030ek erakusten du unibertsitate publikoa eragile bat dela apustu honetan, eta hala erakutsi genuen prozesuaren diseinuaren, aurrerapenen eta lortutako emaitzen aurkezpenean. Orain azken fasean ari gara sartzen, proposamenak egitera bideratua. Gobernantza-modu berrien esperimentaziora egindako hurbilketa hauek guztiak Myriam Artolak egindako ilustrazio bikainean laburbildu ziren, goizak eman zuenaren erakusgarri ona!
Hori gutxi balitz, bideo-pilula hauetan Cristina Monge, Anthony Zacharzewski, Jon Umerez (UPV/EHU) eta Sebastian Zurutuza (Gipuzkoako Foru Aldundia) entzun ahal izango dituzu, ikastaroak utzitako hainbat gai jorratuz. On egin!
Bitartean, Gi2030ek aurrera jarraitzen du... hurrengo urratsen berri emango dugu!
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...