Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Hezitzaileekin lankidetzan egindako tailer bat
Azaroaren 17an oso tailer berezia izan genuen #Gi2030 ikerketan, hezkuntza arloko bi elkarterekin batera, Agora eta Ikertze. Proiektuaren heldutasunaren adierazgarri iruditzen zaigu lankidetza-espazio horiek sortzea.
2017tik Gipuzkoako hainbat lekutan egiten den Pentsatu jaialdiaren esparruan, eta aurtengo gaia "aisia" zela aprobetxatuz, jarduera bat diseinatu genuen Leire de Miguelekin, bi zatitan, gure prozesuan hautatutako galderetako baten harira ikuspegi partekatuak bilatzen jarraitzeko.
Filosofiatik aisialdiari nola heldu eta material didaktiko ezberdinak aurkeztu ziren goiz baten ostean, lehen zatia hemen deskribatu dugun "Etorkizuna jokoan" jolasaren partida labur bat izan zen. Jokoak etorkizunari buruzko elkarrizketak ekarri zituen, besteak beste, birziklatzea, aktibismoa eta gazteen osasun mentala, aisiaren eta lanaren digitalizazioa edo etxeko animaliekiko harremana. Makrotendentzia aipatuenak naturaren, teknologiaren eta pertsonen arlokoak izan ziren.
Beroketa horren ondoren, eguneko Gi2030 galderari heltzeko ordua iritsi zen: Komunitatean parte hartzeko, zer kendu behar diogu gure bizimoduari, benetan komunitatean ekarpenak egiteko? Denbora irabazteko?
Bi zirkulutan jarrita dinamika bati ekin genion: 8 lagunek elkarrizketa filosofiko bat hasi zuten galderari buruz; periferian, bitartean, 12 behatzailek idatzi zituzten elkarrizketak sortzen zituen ideiak eta proposamenak. Prozesuan, komunitatea ulertzeko hainbat modu atera ziren argitara, komunitateari zer eskatzen diogun eta zer ematen digun, eta elkarrizketaren bidez eraikitzen joan zen proposamen zehatzaz haratago, argi geratu zen beharrezkoa zela garaiak eta espazioak instituzionalizatzea horrelako kalitate handiko elkarrizketak izateko.
Hau da Gi2030 prozesuarekin jarraitzeko hautatutako proposamena: Herri kultura hobetu hezkuntzako langileen eta elkarteen arteko lankidetzatik
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...