Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Gi2030 Tresna-kutxa: eman ta zabal zazu!
Urte baten ondoren, Gi2030en ziklo hau amaitzen da. Ikuspegi partekatuaren ideia landu dugu aurrez aurreko 20 saioen, 30 adituk betetako galdetegien eta plataforma digital honen bidez. Horri guztiari esker, 116 galdera egin, 10 hautatu eta 16 proposamen formulatu ahal izan dira. Eskerrik asko prozesuan lagundu duzuen guztioi!
Joan den abenduaren 5ean, Gi2030eko ekosistema osoari zuzendutako itzulketa-saioa egin genuen: tailerretako parte-hartzaileak, plataforman izena emandako pertsonak, galderak hautatzen eta fintzen lagundu duten adituak, unibertsitateko ikertzaileak, prozesuaren hainbat etapatan parte hartu dutenak... Guztiak zeuden gonbidatuta proiektuaren emaitzak azaltzea, ikaskuntzak partekatzea eta parte-hartzaileen arteko trukea erraztea helburu zuen arratsaldeko itxiera-saio honetara.
Zabalenetik zehatzenera, honako hiru ikaskuntza hauek utzi ditu Gi2030ek:
• Ikuspegi partekatua ez da hainbeste izan helburua, baizik eta abiapuntu bat, etorkizun desiragarriak eta egingarriak irudikatzeko, eta herritarren eta erakundeen arteko hausturari aurre egingo dioten prozesuak abiarazteko, horretarako tresnak egokituz.
• Gardentasuna bermatu da une oro, eta, horretarako, Decidim-en teknologia funtsezkoa izan da: plataformak prozesuaren urrats guztiak erregistratu ditu, sortutako galderen eta proposamenen trazabilitatea bermatuz. Hau funtsezkoa izan da prozesuan konfiantza sortzeko.
• Urtebetean ikuspegi partekatuaren ideia zehaztu eta martxan jartzen duen metodologia bat diseinatu eta inplementatu dugu. Metodologia hau erreplikagarria da, eta beste testuinguru batzuetan abian dauden prozesu eta mekanismoekin osagarria ere.
Hain zuzen, azken ekarpen hau nabarmendu nahi dugu oraingoan: nahi duenaren eskura uzten dugu fitxa metodologikoak, dibulgazio-materialak eta bestelako material osagarriak biltzen dituen tresna-kutxa bat. Baliabide horiek guztiak berariaz diseinatu eta sortu ditu Gi2030 prozesurako ikerketa-taldeak. Plataforman daude, denak eskuragarri esteka honetan klik eginez.
Proiektu honen ekarpen propio gisa argitaratzen ditugu, beste prozesu batzuetan egokitzekoak, baliagarriak edo inspiratzaileak izango direlakoan.
Laster arte!
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...