Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
2. faseko tailerrak badatoz: martxoan, apirilean eta maiatzean
Otsail honetan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren inguruko lehenengo tailerra egin dugu (trantsizio soziosanitarioari arreta berezia jarriz). Tailerraren akta eta emaitzak hemen kontsultatu daitezke. Topaketa hau burututa, badugu prest 2. faseko tailerren egutegia. Hain zuzen ere, hurrengo faseetako deliberazioa gidatuko duten galderak kolektiboki eraikitzea da 2. fase honen helburua. Tailer hauek jendarte osoarengana zuzentzen dira, bestelako agente lokalez eta unibertsitateko langileez gain. Gipuzkoako kanpuseko zentro desberdinetan egingo dira.
Plaza kopurua 30 kidera mugatuta dago, eta plazak izen-emate ordena jarraituz esleituko dira. Tailerren metodologia parte hartzailea izango da eta ezagutza aditua (ez bakarrik akademikoa) eta esperientziala, biak aintzat hartzen dituen testigantzak jasoko ditu.
Tailerretan parte hartzen duten UPV/EHUko ikasleek 0,5 kreditu ECTS balio dituen ziurtagiri bat jasoko dute (bi ordutako bi saio, eta guztira 8 orduko elkar-trukea plataforma digitalean bi saioetan zehar).
Interesa duen edozein pertsona edo antolakundek eman dezake izena tailerretan. Informazio osoa, saio bakoitzaren agenda eta izen-ematea plataforma honetan bertan argitaratuko da ostiral honetan, martxoak 10, 13:00tan.
Parte hartu, Gipuzkoako ikuspegi partekatua gidatuko dituzten galderak zure esku ere badaude!
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Ze berri ona! Baina ostiralera arte itxaron beharko dugu izena emateko.
Iruzkinak kargatzen...