Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
#Gi2030 prozesuaren helburua da Gipuzkoa mailan ikuspegi partekatua lantzea, eta interesa duen edonork parte har dezake tailerretan eta plataforman. Ikasleek tailer bakoitzeko 0.5 ECTS kredituren baliokidea den ziurtagiri bat jasoko dute, baldintza hauek betez gero:
- Plataforman izena ematea
- Tailer batean parte hartu (2 saio, 4 ordu)
- 6 iruzkin argitaratu blog-ean
- Ágora-n 8 erantzun eman (edozein eztabaidan)
- info@gi2030.eus helbidera mezu bat bidali, parte-hartze horien estekak, NAN zenbakia eta izen-abizenak zehaztuz.
Zenbat eta parte-hartze gehiago, orduan eta kreditu gehiago!
Otsail honetan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren inguruko lehenengo tailerra egin dugu (trantsizio soziosanitarioari arreta berezia jarriz). Tailerraren akta eta emaitzak hemen kontsultatu daitezke. Topaketa hau burututa, badugu prest 2. faseko tailerren egutegia. Hain zuzen ere, hurrengo faseetako deliberazioa gidatuko duten galderak kolektiboki eraikitzea da 2. fase honen helburua. Tailer hauek jendarte osoarengana zuzentzen dira, bestelako agente lokalez eta unibertsitateko langileez gain. Gipuzkoako kanpuseko zentro desberdinetan egingo dira.
Plaza kopurua 30 kidera mugatuta dago, eta...
Gehiago irakurri
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko tailerraren lehen saioan, ezagutza aditua oinarri hartuta, taldeko galderak egin genituen.Gai horiekin lotutako zer beste esperientzia edo gogoeta partekatu nahi ditugu? Galderak plataforma berean komentatu edo babestu ditzakegu.
Bigarren saioan, galdera horien atzean gai edo arazo sakonagorik dagoen identifikatzen saiatuko gara, 2030eko ikuspegia baldintzatzen duten faktore politikoak, geopolitikoak, teknologikoak, erakunde-diseinukoak eta herritar-antolakuntzakoak aztertuz.
Gi2030en asmoa Euskal Herriko Unibertsitatearen, erakundeen eta Gipuzkoako herritarren artean lurraldearen 2030erako erronken ikuspegi partekatua sortzea da. Proposamena prozesu hibrido bat abian jartzea da, aurrez aurreko espazioetako interakzioan eta 5 esparruren inguruan (pertsonak, zientzia, ekonomia, ongizatea eta klima) adostasun-puntuak biltzeko plataforma digital batean oinarritua.
Gi2030 abiatu da. 2023an zehar, 5 faseko ibilbide bat zeharkatuko dugu, Ikuspegi Partekatua dokumentua egiteko balio izango duena. Dokumentu horrek gidoi baten forma hatuko du, eta prozesuan zehar sortzen dir...
Gehiago irakurri