Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Ekonomia: energia eta enpresari buruzko tailerraren bigarren saioan, aurreko topaketan hasitako lanari jarraipena eman diogu. Parte-hartzaileak tailerrera ekarri dituzten kezkak, jakin-min edota esperientzia pertsonalak partekatu ondoren, lau taldetan banatu gara Word Cafe dinamikari ekiteko.
Aurreko saioa trantsizio energetiko berde baterantz aurrera egiteko funtsezko ardatz tematiko batzuekin amaitu bagenuen, oraingoan ardatz horietatik abiatu gara prozesua gidatuko duten galderak aktibatzeko. Horretarako, parte-hartzaileek gai hauek landu dituzte:
- Deskarbonizazioaren erronkak eta aukerak
- Zein ...
Gehiago irakurri
Oraingoan etorkizuna irudikatu nahi izan dugu Pertsonen esparrutik abiatuta. Horretarako, ikertaldearekin batera, Psikologia Fakultateko gela batean ikasle eta irakaslez osatutako talde batek Gipuzkoaren etorkizuna bideratuko duten galdera garrantzitsuak aktibatzeko lehen urratsak eman ditu.
Carlos Mataix, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Antolakuntza Ingeniaritza Saileko irakaslea eta Unibertsitate bereko Giza Garapenerako Teknologiako Berrikuntza Zentroko (itdUPM) zuzendariak eman dio hasiera saioari. 8 minutu baino gutxiagoan, 2030erako duen ikuspegia zertan oinarritzen den azaldu du: bi...
Gehiago irakurri
Gi2030 proiektuaren bigarren fasean murgilduta gaude. “Galdetzen dugu” fasea deitu duguna. Fasea Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Campuseko Fakultate ezberdinetan aurrera eramaten ari garen tailer ezberdinek osatzen dute. Otsailaren 21ean eman genien hasiera tailerrak ospatzeari. Lehenengo tailerraren gaia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza izan zen.
Tailerretan aurrera eramaten den lanketaren ondorio bezala, tailer bakoitza amaitu ondoren, galderen uzta plataforman argitaratuko da, Gi2030en parte hartzen duten beste pertsona batzuek irakurri, komentatu eta/edo babestu ahal izan ditz...
Gehiago irakurri
Klima: krisi ekologikoa eta lurraldea tailerraren bigarren bueltan aurreko saioan hasitako lanari jarraipena eman diogu. Azken topaketa larrialdi klimatikoan esku hartzeko zortzi ardatz tematiko garrantzitsu identifikatuz bukatu genuen. Horietatik abiatuta, saio honetan klimaren krisiaren aurkako borrokan egin behar ditugun galderak pentsatu eta eraikitzea egokitu zaigu.
Saioari hasiera emateko, parte-hartzaileek eta antolatzaile-taldeak klima-aldaketaren arazoarekin ditugun lotura pertsonalak, bitalak eta emozionalak jarri dira amankomunean. Larrialdi klimatikoa ez da norberarengandik at dagoe...
Gehiago irakurri