⚙️ Nola funtzionatzen du Gi2030-ek?
Zer da Gi2030
Gi2030 ikerketa-ekintzan, UPV/EHUk Gipuzkoako herritarrekin eta gizarte-eragileekin batera lurraldeak 2030erako dituen erronken ikuspegi partekatua sortzen du. Etorkizunean Gipuzkoako lurraldeko erakundeei eta/edo herritarrei eragingo dieten galderak, erantzunak eta proposamenak nahi ditugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, 2023an zehar, prozesu honen bitartez ikertzaileak zabalduko dira lurraldeko hainbat eskualdetan egingo diren gaikako tailerretan. Prozesua plataforma digital baten bidez garatuko da, adimen kolektiboko eta prospektiba estrategikoko prozesu parte-hartzaileak errazteko diseinatua.
Lurralde- eta gai-eremua
Gi2030 prozesuan, lurralde-mailako lanketa eta sektore-mailakoa konbinatzen dira, eta, horrela, gaikako ekitaldien eta lantalde anitzen mosaiko bakar bat osatzen da. Emaitza nagusia gidoi bat da, eta, bertan, 5 sektore hauen inguruko ikuspegi partekatua jasotzen da:
- PERTSONAK: bizikidetza, migrazioak eta talentua.
- ZIENTZIA: berrikuntza eta teknologia.
- KLIMA: krisi ekologikoa eta lurraldea.
- EKONOMIA: energia eta enpresa.
- ONGIZATEA: osasuna eta zaintzak.