Komunitate biziak
#Gi2030 Lankidetzaren bidez etorkizuna eraikiz
Lankidetzazko Inpaktu Sozialaren Matrizaren sorkuntza
2025eko apiriletik ekainera bitartean, Gi2030 proiektuaren baitan, ikerketa-ekintza parte-hartzaile baten bidez aritu ginen lanean, hirugarren sektoreko erakundeen inpaktu soziala ebaluatu eta komunikatzeko tresna partekatua sortzeko helburuarekin.
Tresna hori —Lankidetzazko Inpaktu Sozialaren Matriza — lehen aldiz aurkeztu zen publikoki Hiru(h)ari topaketan, Tabakaleran 2025eko urriaren 10ean, Gi2030 Ikasketa eta Praktika Komunitateak egindako ikerketaren emaitzen itzulera-prozesuaren lehen urrats gisa.
Baina horraino iristeko bidai txiki bat egin behar izan genuen...
Oinarriak eta iturriak
Abiapuntua izan zen literaturaren berrikuspen sistematikoa eta berrikuntza sozialeko agentzia ezberdinek garatutako esperientzien sistematizazioa (Reypens, Haley & Purchase, 2020; EMAUS Fundación Social, 2022), baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2025eko Plan Estrategikoari lotutako gure esperientzia propioa ere.
Horietatik abiatuta, inpaktu sozialaren 40 adierazle sintetizatu genituen, hirugarren sektoreko erakundeentzat esanguratsuak, emaitza kuantifikagarriak ez ezik, harremanen kalitatea, ikaskuntza kolektiboa eta prozesuen jasangarritasuna ere neurtzeko baliagarriak.
40tik 25 adierazlera: Estigmergia dinamika
Hasierako zerrenda murrizteko eta fintzeko Estigmergia dinamika erabili genuen, Fabrika NCE metodologian ikasi duguna. Dinamika horrek taldearen autoantolakuntzaren eta elkarrekintzaren bidez ezagutza kolektiboa eraikitzea ahalbidetzen du.
Carlos Santamaria Zentroan egindako hainbat saioetan, komunitateko parte-hartzaileek adierazleak gehitu, moldatu edo kendu egin zituzten, nahikoa adostasuna lortu arte, eta horri esker sistema 25 adierazletan egonkortu zen.
Emaitza izan zen matriz sintetiko eta erabilerrazagoa, aniztasuna eta sakontasuna galdu gabe.
Sei dimentsio nagusi
Behin multzoa egonkortuta, adierazleak sei dimentsio nagusitan antolatu ziren, lankidetza-prozesu ororen fase eta osagaiak islatuz:
- ND: Behar sozialen identifikazioa eta testuinguruaren ulermena, eragile ezberdinak diagnostikoan inplikatuz.
- CR: Harremanen kalitatea, konfiantza eta gobernantza partekatua.
- VG: Sortutako balioa, bai monetarioa bai ez-monetarioa (ahalduntzea, ongizatea, lurralde-kohesioa).
- RR: Baliabide funtsezkoen eskuragarritasuna eta kudeaketa: pertsonak, ezagutza, denbora, espazioa, dirua eta tokiko hizkuntza.
- CC: Gaitasunen, trebetasunen eta jarreren garapena, ekosistema kolaboratiboa elikatzeko.
- RI: Emaitza zehatzak eta inpaktua, komunitateari egindako komunikazioa eta epe luzeko eragin sistemikoa.
Bost dimentsio zeharkako
Delibrazioan zehar, bost dimentsio zeharkako ere identifikatu ziren, hirugarren sektorearen balioetan oinarritutako ikuspegi orokorra emanez:
- Helburua: proiektuaren zentzua eta norabidea.
- Aniztasuna: ahots, jakintza eta esperientzia anitzen integrazioa.
- Zaintza: harreman-etika eta pertsonen zein ingurumenaren arreta.
- Parte-hartzea: inplikazio aktiboa eta erantzukidetasuna.
- Jasangarritasuna: denboran iraupena eta oreka ekologiko zein antolakuntzazkoa.
Ikuspegi zeharkako horretan oinarrituta, narrazio-egitura bat osatu genuen, proiektu kolaboratibo baten bizi-zikloa islatzen duena: helburutik abiatzen da, aniztasuna zabaltzen du, zaintza erdigunean kokatzen du, parte-hartzea sustatzen du eta jasangarritasuna bilatzen du horizonte gisa.
Logika hori Otto Scharmer-en U Teoriarekin bat dator, komunitateko kide askok ezagutzen duten erreferentzia bat, berrikuntza soziala irekiera, presentzia eta agerpen kolektiboaren prozesu gisa ulertzen duelarik.

Argitalpen irekia eta erabilera komunitarioa
Gi2030 Lankidetzazko Inpaktu Sozialaren Matriza hemen argitaratzen dugu Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin (CC BY-SA) lizentziapean, oso ireki eta kolaboratiboa dena.
Horrek esan nahi du edozein erakundek erabili, moldatu, itzuli edo bere tresnetan txertatu dezakeela, baita bere logotipoa gehitu ere, betiere jatorria Gi2030 Ikasketa eta Praktika Komunitatean aitortzen badu.
Modu horretan, prozesua ez da tresna itxi batean amaitzen: etengabeko ikaskuntza kolektiboko ziklo bat irekitzen du, eta matrizaren aplikazio edo egokitzapen bakoitzak ezagutza partekatua handitzen du, lankidetzazko inpaktu soziala neurtu, zaindu eta komunikatzeko moduak aberastuz, Gipuzkoan eta haratago.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...