Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Ongizatea, osasuna eta zaintzak
Honen azken iruzkina
Parte-hartzaileak
24
Taldeak
1
Erreferentzia: g2030-DEBA-2023-01-1
6 bertsio zenbakia (6 etik) ikusi beste bertsio batzuk
Ongizatea, osasuna eta zaintzak gaien inguruko eztabaida gunea.
Parte hartzeko irizpideak.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Itxi eztabaida
Zein da eztabaida honen laburpena edo ondorioa?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Solasaldia honekin: Paula
Guztia ez da elikadura. Osasunak beste arlo batzuk ere hartzen ditu; adibidez, kirola egitea puntu garrantzitsu bat litzateke osasuntsu egoteko. Beste adibide bat jartze aldera, yoga edota meditazioa etortzen zait burura.
Egunon, Paula. Benetan interesgarria iruditu zait yoga eta meditazioari buruz deritzozuna. Zergatik iruditzen zaizkigu ain garrantzitsunak kirol horiek?
Kaixo zuri ere, Sara. Gaur egun, gizarte mailan osasun mental arazoak daudela argi dago. Presaka bizi gara, estresatuta, milaka gauza dauzkagu eta gauza guztietara iritsi nahi degu. Kirolaren eta meditazio eta yoga bidezko praktikarekin horrelako arazoak bideratzea erreazagoa litzateke. Zer iruditzen zaizu zuri, Sara?
Bai, zurekin erabat ados nago. Esan duzun bezala osasun mentalak igotzen ari dira gero eta gehiago, eta zuk esan duzun bezala, kirolak praktikatzeak konpondu edo behintzat bidera ditzake arazo horiek. Bestalde, beste irtenbide bat izango litzateke psikologoen laguntza jasotzea. Zer diozu honi buruz?
bai, honekin ere guztiz ados nago. Geroz eta laguntza profesional gehiago behar dugu gizarte mailan. Psikologoa irtenbide bat litzateke. Hala ere, ekonomikoki ondo ez dagoenak ezin izango du aukera horren parte izan; oso garestia delako eta orain gauzak dauden bezala egonda, saio askotara joateko aukera gutxi batzuk izango dutelako. Beraz, osasuna edo ekonomia jarri beharko genuke lehen postuan?
Bai, egia da psikologoarena joateak ekonomikoki esfortzu handia eskatzen duela, eta denok ez ditugula aukera berdinak. Psikologoaren behar handia dutenak, ondorioz, laguntza horren gabe gelditzen dira. Ikusten dugu, beraz, gure gizarteko puntu asko daudela hobetzeko. Beraz, esan dezakegu, nahiz eta, osasuna jarri lehen postuan batzuk ezin izaten dutela horretaz gozatu ekonomikoki ez daudelako maila berdinean. Zer deritzozu?
Hori da, lehen esan bezala, ekonomikoki ondo ez dabiltzanak ezin izango dute aukera horretaz gozatu, nahiz eta osasunak horren laguntza behar izan. Hori zuzentzeko modu bat etortzen zait burura: diru laguntzak. Alegia, benetan behar duten horiek eskubidea izan beharko lukete, beste guztiok bezala, psikologora joan eta beren osasuna beste guztiaren gainetik jartzeko, nahiz ekonomikoki maila onean ez egon. Beraz, osasunean inbertitzeko diru laguntzen beharra argi islatzen dela deritzot arazo honetan. Zuri ondo iruditzen zaizu diru laguntzen aukera hori?
Noski, diru laguntzen ideia benetan aproposa dela iruitzen zait. Izan ere, esan duzun bezala, beharrezkoa da denok aukera berdinak izatea, eta are gehiago, osasun arloan. Beraz, benetan abian jarri beharko litzatekeen jarduera bat izan behar da. Bestalde, egia da diru-laguntzak jasotzeko aukera dugula beste sektore batzuetan, baina osasun arloa askotan baztertu egiten da. Ados al zaude horrekin?
Guztiz ados. gauza asko ordaintzeko diru laguntzak eskeintzen dizkigute eta horiek gozatzeko aukerak zabaltzen zaizkigu laguntza horiekin. Baino... osasunik ez bada zertarako aisialdirako dirua?
Esan beharra dago, goian aipatu dudanarekin batera, diru laguntzak badaudela gauza garrantzitsu batzuk burutzeko ere. Adibide batzuk jartze aldera: ikasketak edo hezkuntza burutzeko laguntzak dauzkagu, eta mediku edota osasun publikoko erakundeak oso onak dauzkagu beste herrialde batzuekin alderatuz; eta gainera, doain. Baino horrek ez du kentzen osasun mentala edota psikologoa oso garestia denik eta hori ordaintzeko dirua behar dugunik.
Erabat ados nago aipatutakoarekin. Izan ere, egia da, osasun publikoa doan daukagula, eta aukera hori ez dutela herrialde guztiek. Baina, horrek ez du esan nahi beste hainbat gauza hobetzeko ditugunik. Izan ere, beti dago zerbait hobetzeko. Ohartu gara zein garrantzitsua den osasun mentala gure esku izatea, hau da, ezinbestekoa da.
Hori da, ados nago esandakoarekin. Gauzak beste herrialde batzuek baino hobeto egotea ez du esan nahi ondo daudenik. Beraz, diru laguntzak eskeini ezkero, gauzak hobetuko ditugulakoan nago. hala ere, gai honek duen garrantziaz ohartuta, zuk esan bezala gure esku izatea lortu behar dugu.
Hori da, ohartu behar gara zein garrantzitsua den gai hau, eta gure esku dagoen guztia egitea.
Iruzkinak kargatzen...