Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Ongizatea, osasuna eta zaintzak
Honen azken iruzkina
Parte-hartzaileak
24
Taldeak
1
Erreferentzia: g2030-DEBA-2023-01-1
6 bertsio zenbakia (6 etik) ikusi beste bertsio batzuk
Ongizatea, osasuna eta zaintzak gaien inguruko eztabaida gunea.
Parte hartzeko irizpideak.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Itxi eztabaida
Zein da eztabaida honen laburpena edo ondorioa?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Solasaldia honekin: Maria Perez
Geure bizia nahiko erosoa dela diogu gainerako lurralde azpigaratuekin alderatuz gero. Teknologia berriek gizarte “zibilizatuago” baten itxura ematen lagundu digute, eta egia da haiei esker zenbait hobekuntza izan ditugula. Osasungintzari erreparatuz gero, argi eta garbi atzeman dezakegu urte batzuk atzera egin ahala, argi izpirik aurkitzen ez genien milaka arazori konponbide bat eman diegula edota, gutxienez, zenbait gaixoitasun sendatzeko aukerak esponentzialki hazi direla. Alabaina, teknologiak ekarri dituen onurak besterik ez aipatzea, ez da zilegizkoa; izan ere, txanponaren beste aldean aurkitzen diren eraginek geure gizartean ondorio nabarmena izan dute.
Gaur egungo gazte orok, eta baita heldu ugarik ere, haien egunerokotasunean beharrezkotzat jotzen dute mugikorra ala ordenagailua eskuartean izatea, etengabeko komunikazioa eta informazio-isuria eskaintzen diguten aparatuak direla kontuan izanik. Batetik, berehalakotasun horrek inguruan dagoenarekiko segurtasun sentimendu bat sortzen digu eta era berean, etengabe konektaturik egoteko beharra ere bai. Bestetik, mugitzeko premiarik eskatzen ez duen heinean, paradoxikoki inguruan daukaguna alde batera uzten dugu.
Makina horiek inplizituki (edo ez hainbeste) sare-sozialak izatera bultzatzen gaituzte eta hortaz, guztiz ezezaguna zaigun mundu birtualean txertatzen dugu gure izatearen zati bat. Mundu errealetik sortutako errealitate utopiko bat eraikitzen dugu. Halere, nahiz eta gure bizi osoa bertan proiektatua ez dagoela jakin, bi munduen arteko muga oso lausoa bihurtzen da eta ondorioz, gure bizipenak gainerakoenekin erkatzeko joera inkontzientea barneratzen dugu. Egoera horren aurrean, bizi proiektuak ideial faltsu eta ia eskuraezin batzuetan ezartzen ditugu eta gizartea, bai kolektiboki eta baita indibidualki ere, atsekabe eta asegabetasun sentimenduen preso bizi da.
Horregatik, berrikuntza horiek gizarte modernoen aurrerabidea suposatu duten arren, iruditzen zait gizakiari haren izaeraren gainbeherara kondenatu diotela. Martha C. Nussbaumek berebizikotzat hartzen dituen gaitasunak aintzat harturik, arrazoi praktikoa eta afiliazioa, teknologia berriek, neurri batean, horiek kolokan jarri ditzaketela esango nuke. Beraz, gaitasun horiek “desabantaila korrosibo” bilakatu ez daitezen, teknologiaren alde onen zein txarren gaineko kontzientziazioa sustatu behar da, gazteengandik hasita helduetaraino. Honela, gaur egun aurkitzen ditugun gaixotasun mental ugariren, besteak beste presio sozialak eragindako antsietatearen, sorburuarekin akabatu dezakegula esatera ausartuko nintzateke.
Maria, mila esker zure hausnarketak gurekin partekatzeagatik!
Iruzkinak kargatzen...