Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Ongizatea, osasuna eta zaintzak
Honen azken iruzkina
Parte-hartzaileak
24
Taldeak
1
Erreferentzia: g2030-DEBA-2023-01-1
6 bertsio zenbakia (6 etik) ikusi beste bertsio batzuk
Ongizatea, osasuna eta zaintzak gaien inguruko eztabaida gunea.
Parte hartzeko irizpideak.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Itxi eztabaida
Zein da eztabaida honen laburpena edo ondorioa?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Solasaldia honekin: Irati Moreno
Egun on. Gai hau eztabaidatzeko oso orokorra iruditzen zait. Beraz nik gaia zehaztu nahiko nuke. Egia da elikadura osasunarekin lotuta dagoela? "Somos lo que comemos"? Edo agian zenbait gaixotasun jasatea zorte kontua da eta elikadurak ez du zerikusirik?
Nire ustez ez da zorte kontua, bizitzan zehar kontsumitu ditugun elikagaiek gero efektuak dituzte gure gorputzean.
Ongizatearen inguruko oso alor interesgarria. Nire ustez, elikadurak erabateko zerikusia dauka etorkizunean ditugun gaixotasunekin. Esate baterako, azukre gehiegi jateak ondoren gaixotasun asko ekartzen ditu, hala nola, diabetesa. Gainera, elikadura ona mantentzea ezinbestekoa da gure ongizaterako. Adibidez, elikadura on bat mantentzeak orokorrean indartsuago eta gure gorputza energia gehiagorekin egotea laguntzen du.
Ados, Aitziber. Aipatu duzuna elikadurarekin zerikusia duen gaixotasuna da, baina goazen sakonago aztertzera. Elikagai bat minibizi-sortzaile izan daiteke? Hala hori ausaz gertatzen zaio jendeari?
Nire ustez ausaz tokatzen da, elikagai batek ezin baitu minbizia sortu, hori zelula kontua da.
Puntu honetan ez nago ados zurekin, Irati. Elikagaiak minbizia sortziale potentzialak direla uste dut. Adibidez, janaria erretzen zaizunean, eta elikagaiaren zati erre hori, zati beltza, jaten baduzu, kantzerigenoa izan daiteke, eta, beraz, horrek minbizea ekar diezazuke etorkizunean.
Ados, baina hori sukaldatzeko modua da. Elikagaia bera ondo sukaldatzen bada (adibidez egosia osasuntsuagoa da) ez du zertan minibizia sortu. Zuk aipatu duzuna beste faktore bat dela iruditzen zait.
Egia da janari egosia osasuntsuagoa dela. Halere, elikagaiak minbiziarekin erabat lotuta daude. Adibidez, haragi prozesatua, haragi gorria, alkohola, janari azkarra... Elikagai guzti horiek minbizia ekarri dezakete etorkizunean.
Arrazoi duzu. Uste duzu elikagai mota horiek neurritasunarekin kontsumitzen baditugu, gaixotasun hau sahiestuko dugula? Ala guztiz kendu behar dira gure egunerokotik?
Galdera benetan interesgarria. Noski, elikagai guzti hauetan gakoa neurritasunean dago. Izan ere, badakigu denetatik jan behar dela, eta batzuetan janari edo elikagai hauek kontsumitzeagatik ez da ezer gertatzen, beti ere orekan egiten bada.
Elikagaiekin zerikusia duen beste arazo bat obesitatearena izango litzateke. Izan ere, janari gehiegi kontsumitzeak obesitatea dakar. Uste duzu obesitateak gaixotasunak ekarri ditzakeela?
Bai, adibidez, kolesterolak uste baino garrantzi handiagoa du gure bizitzan. Bihotzekoarekin lotuta dago. Obesitateak hori eragin dezake. Eta zer uste duzu alkohol kontsumoaz?
Alkohol kontsumoak zalantzarik gabe gure osasunari eragiten dio. Betiere neurrian edanez gero efektuak ez dira larriak izango, baina alkohola errutinaren parte bihurtzen bada, horrek ondorio negatiboak izan ditzake osasunean. Organo eta gorputzeko atal ezberdinei eragiten die alkoholak. Adibidez, garunari, odol presioari, gibelari... Bertatik gaixotasun ezberdin ugari sor daitezke. Uste duzu alkohola edateari utzita biztanleriaren bizi itxaropena igoko litzatekeela?
Bai, hala uste dut. Munduan alkohol kontsumo luzatuarengatik jendea lehenago hiltzen da. Elikagai hau guztion dietatik kentzen badugu, argi ikusi daiteke bizi-itxaropena luzatuko litzatekela. Zuk esan duzun bezala, alkoholak gure gorputzeko funtsezko atalak mintzen ditu, adibidez garuna. Gure garunari kalte egiten ez badiogu, bizi-itxaropena luzatzeko aukera dagoela uste dut. Zuk zer uste?
Bai, nik ere horrela pentsatzen dut. Hau da, alkohola gure dietatik kenduta bizi itxaropena igotzeko posibilitatea egongo litzateke. Beraz, gure ongizaterako urrats bat izan daiteke alkoholaren kontsumoa kentzea edo behintzat, txikitzea. Izan ere, dakigunez, alkoholaren kontsumoa oso handia da eta bat-batean alkohola kentzea ez litzateke errealista izango.
Egia da, Aitziber. Alkohol kontsumoa ezin da egun batetik bestera 0 bihurtu. Beraz, mota honetako elikagai kontsumoa (minbizia sor dezaketenak) txikitu besterik ez da behar. Hala, gu gizaki bezala osasuntsuagoak izango ginateke hurrengo belaunaldiei begira.
Kaixo, Irati eta Aitziberren alkoholari buruzko eztabaida irakurri ondoren, esan beharra daukat ados nagoela honen kontsumoa txikitzeko irtenbideak jarri behar direla. Hala ere, edari energetikoak eta halakoak gure osasunerako alkohola bezain txarrak direla pentsatzen dut. Adibidez, Coca-cola lata batek izugarrizko kaltea eragin diezaioke gure organismoari.
Hau irakurri dudanean, ezin izan dut erantzun gabe laga. Elikadura eta jaten duguna zaintzea oso garrantzitsua iruditzen zait. Aitziberrek dionarekin bat nator, jaten ditugun elikagaien arabera, gaixotasunak etorri daitezkelako etorkizun batean.
Goian esandakoaren harira, adibide garbi bat etortzen zait burura: diabetesa. Izan ere, gure elikadura txarraren ondorio bat izan daiteke. Beraz, osasuntsu jatearen garrantzia azpimarratua gelditzen da horrelako egoerak aurrean tokatzen zaizkigunean.
Iruzkinak kargatzen...