Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Pertsonak, elkarbizitzea eta mugikortasuna
Honen azken iruzkina
Parte-hartzaileak
4
Taldeak
1
Erreferentzia: g2030-DEBA-2023-01-5
5 bertsio zenbakia (5 etik) ikusi beste bertsio batzuk
Pertsonak, elkarbizitzea eta mugikortasuna gaien inguruko eztabaida gunea.
Parte hartzeko jarraibideak.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Itxi eztabaida
Zein da eztabaida honen laburpena edo ondorioa?
Iruzkinaren xehetasunak
Iruzkin bakar bat ikusten ari zara
k erakusten ditu iruzkin guztiak
Solasaldia honekin: Aiora
Zein dira pertsonak? Nire ustez, pertsonak ez dira giza itxura dutenak bakarrik, giza portaera bat hartzen dutenak baizik. Hau da, nik gogoeta fiosofiko bat egin dut neure buruan eta pentsatzen dut pertsona bat bezala definitzeko, pertsona batek eduki behar dituen ezaugarri batzuk bete behar direla. Adibidez, sentimenduak edukitzea, besteen azalean jartzea, aldi berean berekoia izatea nire interesetan, elkarlanean aritzeko gaitasuna... Azken finean, mundu honek funtzionatzeko pertsona batek ezaugarri horiek bete beharko ditu. Ez balitu inork sentimenduak, emozioak, laguntzeko eta babesteko joerak eta abar, nola izango litzateke mundu hau? Ez litzateke pertsona zibilizatuen mundua izango, baizik eta basatiena.
Kaixo Aiora, zure hausnarketarekin guztiz ados nago. Teoria guztiok dakigu, eta horrela izan behar luke. Baino, gure gizartearen errealitatea ikusiz, esango zenuke benetan horrelako gizarte baketsu eta pertsona esanahi ideal horretan funtzionatzen dugula? Zeren, egunerokotasunean (geroz eta gehiago) entzuten diren basakeriekin... nik nere dudak dauzkat.
Kaixo Paula eta Aiora, zuekin bat nator. Kontua da teoriatik praktikara arrakala izugarria dagoela; Paulak ondo adierazi duen bezala. Baina nola egin genezake hiritarrok bizikidetza osasuntsu bat edukitzeko? Argi dago ez dela lan indibiduala soilik, gobernuak ere bere alea jarri beharko luke. Horrek hainbat gaitasun ere sustatu beharko lituzke gu, pertsona gisa, hobetu ahal izateko, eta, hain zuzen ere, testuinguru honetan garrantzitsua iruditzen zaidan gaitasuna honako hau da: aisialdia.
Zergatik? Aisialdiak hausnarketarako, ongizaterako eta askatasunerako eremua sustatzen eta bermatzen dituelako. Alde batetik, lehenengoak gure egunerokotasunean ditugun erlazioak aztertzeko eta pentsatzeko balio duelako. Bestetik, bigarrenak disfrutatzeko eta lasaitzeko aukera ziurtatzen digulako. Azkenik, hirugarrenak gure bizitza gure modura antolatzeko gaitasuna bermatzen duelako. Ondorioz, aisialdirako denbora duen pertsona batek Aiorak definitu duen pertsonan bihurtu daiteke.
Eskerrik asko zuen iruzkin eta galderengatik!
Iruzkinak kargatzen...