Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Etorkizuna oroituz
“Festibala”ren datak hurbiltzen ari dira (uztailaren 1ean Zegaman, 8an Itziarren) eta egitarauak interesa piztu du. Zergatik sartu artea eta literatura –poesia, hain zuzen ere– lurraldearen etorkizunari buruzko ikerketa-ekintza baten jarduera programan?
Erantzuna nork eta Finlandiako Sitra berrikuntza eta prospektiba estrategikoko agentzia publikoak eman digu (Arantzazulab-i esker ezagutu genuen Sitra). Bere argitalpen batean ikerketa neurologiko bat aipatzen dute (Schacter et al. 2012) iragana gogoratzearen eta etorkizuna irudikatzearen edo simulatzearen arteko antzekotasun harrigarriak erakutsi zituena. Izan ere, burmuin sare komun bat oroimenaren zein irudimenaren azpian dagoela aurkitu zuten zientzialariek. Etorkizuna irudikatzen dugunean, balizko eszena edo egoera batekin identifikatzen saiatzen gara. Kasurik onenean, imajinatzeak oroitzapen bat bezain zehatza izan daitekeen irudi mental bat sortzeko aukera ematen digu.
Zentzu guztiekin gogoratzeak etorkizun probableak eta desiragarriak irudikatzeko behar ditugun gaitasun berberak entrenatzen baditu, poesia entrenamendu eremu ezin hobea da. Eta begirada gure iraganera zuzentzen badigu, are hobeto. Horregatik aukeratu ditugu gure inguruko bi poeta jaialdirako. Horietako bat, Bitoriano Gandiaga, ezin da aurrez aurre gurekin egon, baina gure ustez gizarte berrikuntzarekin zerikusi handia duten poema batzuk berreskuratu ditugu haren artxibotik.
Gure bigarren gonbidatua Mari Luz Esteban gizarte antropologoa eta idazlea izango da. Bere azken liburuak gure historia hurbileko hainbat hamarkadatako bizipenak eta oroitzapenak biltzen ditu, Burgosetik Donostiara, Basauritik igaroz. Liburua “gorputz-erreforma” kontzeptuaren inguruan egituratuta dago, gizabanakoen eta gizarte-prozesuen arteko harremanak eraldatzen dituzten ekintza kolektiboak subjektibotasun historiko berriak aktibatuz edo sorraraziz. Bai interesgarria!
Gehiago jakin nahi, gurekin ikertu, irudimenaren giharra indartu, arratsalde atsegin pasa? Zatoz jaialdira!
- Schacter DL, Addis DR, Hassabis D, Martin VC, Spreng RN, Szpunar KK. The future of memory: remembering, imagining, and the brain. Neuron. 2012 Nov 21;76(4):677-94. doi: 10.1016/j.neuron.2012.11.001.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...