Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Gi2030ek aurrera jarraitzen du bere azken fasean murgilduta, aurreko etapetan planteatutako galderetatik abiatuta proposamenak egiten. Joan den larunbatean Tolosara joan ginen osasun mentalaren inguruan proposamenak sortzera. Honako galdera hau izan genuen abiapuntu:
Zein faktorek baldintzatzen dute gazteen osasun mentala?
Gai honetan oso trebatuta dagoen publikoa izan genuen saioan: Tolosako Herritarren Batzarreko partaideak, zozketaz aukeratutako profil anitzezko tolosarrek osatua. Joan den urteko urrian, osasun eta ongizate emozionalaren erronkei lotutako gomendioak adosteko deliberazio-proz...
Gehiago irakurri
Larunbat honetan, hilak 4, Tolosako Kultur Etxean (hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1844-1854 urteetan hartu zuen eraikinean bertan), 11:00etatik 12:30era, Gi2030 tailer berezi bat egingo dugu. Ohi baino laburragoa izango da, baina eskerrak eman nahi dizkiegu Tolosako Herritarren Batzarrari, udaleko ordezkari politikoei eta ongizatearen gaian interesa duten tolosarrei. Izan ere, aurtengo gure prozesuan hautatutako galderetako bat izango da tailerraren abiapuntua.
Gipuzkoan urte osoan zehar ditugun erronkei buruzko ikuspegiak partekatu nahi ditugu. Gaur erantzun nahi dugun galdera da: Z...
Gehiago irakurri
Joan den ostiralean, Arantzazulab gizarte berrikuntzako zentroak Gi2030 prozesuaren laugarren faseko lehen tailerra hartu zuen. Bertan, diseinuari asteak dedikatu ondoren, Gipuzkoako udalerri desberdinetan gauzatuko dugun metodologia testatu nahi izan genuen. Horregatik, saio berezi eta desafiatzailea izan zen Arantzazulab-ena: metodologia estreinatu genuen gobernantzaren eta parte-hartzearen arloan aritutako eragileak bilduz, tailerrean parte har zezaten eta diseinua ebaluatu zezaten.
Prozesua gertutik jarraitu duenak jakingo du aurreko faseek 10 galdera utzi dituztela. Galdera horietatik abi...
Gehiago irakurri
#Gi2030 Decidim Festek aukeratu du 2023an izandako proiektu nabarmeneetako bat, eta urriaren 18, 19 eta 20an izango da Bartzelonan, izenburu honekin: Democracia, Tecnología e Inteligencia Colectiva.
Gure saioan parte hartuko dute:
- Carla de Paiva Bezerra (Brasil Participativo)
- Daryna Sterina & Romy Grasgruber-Kerl (EMVI Project)
- Elisenda Ortega (Ajuntament de Barcelona)