Komunitate biziak
#Gi2030 Lankidetzaren bidez etorkizuna eraikiz
2025eko apiriletik ekainera bitartean, Gi2030 proiektuaren baitan, ikerketa-ekintza parte-hartzaile baten bidez aritu ginen lanean, hirugarren sektoreko erakundeen inpaktu soziala ebaluatu eta komunikatzeko tresna partekatua sortzeko helburuarekin.
Tresna hori —Lankidetzazko Inpaktu Sozialaren Matriza — lehen aldiz aurkeztu zen publikoki Hiru(h)ari topaketan, Tabakaleran 2025eko urriaren 10ean, Gi2030 Ikasketa eta Praktika Komunitateak egindako ikerketaren emaitzen itzulera-prozesuaren lehen urrats gisa.
Baina horraino iristeko bidai txiki bat egin behar izan genuen...
Oinarriak eta iturriak
Abiap...
Gehiago irakurri
Gi2030 ikerketa-ekintzan, IPK (Ikasketa eta Praktika Komunitatea) prozesuaren osagarri gisa, elkarrizketa sakonak egin ditugu Gipuzkoako hirugarren sektoreko eragileekin. ALC (Agirre Lehendakaria Center) zentroaren entzute-metodologia erabilita, hiru perfil edo arketipotan sintetizatu ditugu jasotako gakoak. Ez dira norbanako istorioak: kultura, elkartegintza eta unibertsitatearen arteko eguneroko jardunetik sortutako narrazio kolektiboak dira. Ez dira titular handietan agertzen, baina gakoak ematen dizkigute komunitatearen orainaz eta etorkizunaz pentsatzeko. Hiru bertsolari eszenara igo eta ...
Gehiago irakurri
Joan den ostiralean ikasketa eta praktika komunitateko 4. saioa egin genuen. Baina Gi2030n jada urte batzuk daramatzagu gizarte-eraldaketarako markoak esploratzen. Oinarri sinple batetik abiatzen gara: aldaketa galderekin hasten da, eta galdera horiek elkarrekin entzuteko sortzen ditugun espazioekin.
2020ko uztailean, ziurgabetasun globalaren erdian, gure lehen topaketa antolatu genuen Donostiako Impact Hub-en eta Gipuzkoako campusean, Global Forum “From Ego to Eco” (Presencing Institute-k sustatua) ekitaldiarekin batera. Bertan, profil eta proiektu oso anitzak bildu ginen, eta bi egiaztapen na...
Gehiago irakurri
Galdera horrekin bukatu genuen uda ikastaro berezia: Koldobika Jauregi: natura, sorkuntza, komunitatea. Ekainaren 16an eta 17an, Donostiako Miramarren eta Alkizako Ur Maran bildu ginen, Koldobika Jauregi eskultore handia gogoratzeko eta haren ondare artistikoa etorkizunera nola begira daitekeen hausnartzeko.
Ur Mara espazio berezia da: Alkizako errekaren ondoan kokatua, Koldobikak eta bere familiak sortu zuten 2008an, artea eta natura uztartzen dituen laborategi bizia izateko. Harrezkero, sortzaile askok euren sormen-prozesuak bertatik bertara bizitzeko aukera izan dute. Autodidakta eta hizkunt...
Gehiago irakurri