Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak eta proposamenak bilatzen ditugu
Hilabete luzez UPV/EHU-ko Gipuzkoako kanpusean galderak erein ostean, bada garaia Gi2030 unibertsitatetik atera eta Gipuzkoako txoko desberdinetara eramateko! Bide honetan lehenengo geldiunea Zegama izan da. Goierriko herri honetan ikerketa proiektua ezagutarazi nahi genuen, orain arte egindakoa erakutsi eta zenbait aurrerapauso ere eman, baina ez edozein modutara… nola, eta Gi2030 Festibala antolatuz!
Gi2030ren erara prestatutako festibal honetan larunbat arratsaldea igaro dugu kultura, euskal pentsamendua eta partaidetza batuz: Joxe Azurmendi filosofo zegamarra gurekin izan dugu Iñaki Zabalet...
Gehiago irakurri
“Festibala”ren datak hurbiltzen ari dira (uztailaren 1ean Zegaman, 8an Itziarren) eta egitarauak interesa piztu du. Zergatik sartu artea eta literatura –poesia, hain zuzen ere– lurraldearen etorkizunari buruzko ikerketa-ekintza baten jarduera programan?
Erantzuna nork eta Finlandiako Sitra berrikuntza eta prospektiba estrategikoko agentzia publikoak eman digu (Arantzazulab-i esker ezagutu genuen Sitra). Bere argitalpen batean ikerketa neurologiko bat aipatzen dute (Schacter et al. 2012) iragana gogoratzearen eta etorkizuna irudikatzearen edo simulatzearen arteko antzekotasun harrigarriak erakut...
Gehiago irakurri
Gi2030 festibalaren lehen edizioa uztaileko lehen bi larunbatetan egingo da Zegaman eta Itziarren (Deba). Hitzaldi inspiratzaile eta talde-dinamiken bidez, Gipuzkoa Irudikatuz 2030 (#Gi2030) proiektuaren esparruan antolatutako jardunaldien helburua da unibertsitate kulturari eta lankidetza publiko-komunitarioari buruzko hausnarketa esparru akademikotik haratago zabaltzea, eta, aldi berean, ikaskuntza kolektiborako, esperientzian oinarritutako espazio/denbora atsegin bat sustatzea, Gipuzkoaren etorkizuna irudikatzeko.
Uztailaren 1ean eta 8an, Gi2030 festibalaren lehen edizioa ospatuko du Gipuzko...
Gehiago irakurri
#Gi2030 prozesuaren hirugarren fasea hasi berri dugu, maiatzaren 29tik uztailaren 31era. Fase honetan, dinamika konbergentea hasi dugu: irudimen kolektiboari eta axola zaizkigun galderak eraikitzeari ekin ondoren, kolektiboki eman nahi dizkiegun erantzunak zehazten hasi gara. Nola egingo dugu? Hiru bide, digital zein aurrez-aurre, jorratuko ditugu:
1. Delphi
Aditu-aritu talde bat sartu dugu prozesuan (“adituak eta arituak” zentzu zabalean, unibertsitateko langileak, gizarte-erakundeak eta erakundeak barne hartuta), eta 10 laguneko hiru taldetan banatuko dira. Pertsona horiek trantsizio hirukoitz...
Gehiago irakurri